blogak

High Alaitasuna, Poesia eta prozac

Zinema berdintasunean

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Islandia da herrialde garatuenetako bat. The Guardianen arabera, munduko tokirik feministena. Hala ere, ez da erraza izan; horraino iristeko hamaika ekintza egin izan behar dituzte eta gauza asko oraindik lortzeke daude. Esate baterako, zinemagintza parekidea. Nire azken bisitan, 2015eko maiatzean, Reykjavíkeko portuan dagoen museoaren kanpoaldean zera ikusi nuen:


IMG_5936

Guerrilla Girlsen afitxa honek salatzen du azken urteotan emakumeek egindako filmak Icelandic Film Centrek lagundutako 13% filma ekoizpena osatzen direla soilik.

Eta gurean zer? 2016an emakume gehiago ikusi izan ditugu euskal zinemagintzan. Bide onean gabiltza? Hori aztertzeko, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean antolatu dugu jardunaldi bat abenduaren 13rako, “Zinema eta berdintasuna” lelopean.

Jakin nahi dugu giza eskubideak ulertzeko, betetzeko eta zabaltzeko bidean, filmek zer eta nola irakasten diguten. Gure ikasleek ikasi nahi dute nola egiten den filma bat, edo zinemaldi independente bat, zeintzuk diren hasierako urratsak, eta unibertsitateak laguntzen ahal duen. Emakumea bazara, zailtasun gehiago daude bidean? Etorri gurekin eta eztabaidatuko dugu mintegiko gonbidatuekin, beren eskarmentua partekatuz. Sarrera libre eta dohainik, hauxe programa:

cartelera 2016 pelota irrintziaren dockAsteartea, 2016ko abenduaren 13an
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Tolosa hiribidea, 70, Donostia)
Gradu Aretoan

09:30 Cristina Lasa Otxoteko: Irekiera
10:00 Olatz Gonzalez Abrisketa: Erabateko erronka: Errekonozimendua
11:00 Eva Rivera Soler: Dock of the Bay jaialdia, kultura kudeaketan independentziaren eredu gisa
11:45 Fakultateak antolaturiko HEZKUNTZARI ETA GIZA ESKUBIDEEI buruzko ikus-entzunezkoen 4. lehiaketaren sari banaketa
12:30 Iratxe Fresneda Delgado: Irrintziaren Oihartzunak (Making of)

EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzari esker, Irrintziaren Oihartzunak filmaren emanaldi berezia egingo da Tabakaleran, abenduaren 17an (18:00, Z aretoan), Feministaldia 2016ren baitan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07