blogak

High Alaitasuna, Poesia eta prozac

Ura: kale irakurraldia

Hemen gatoz berriz ere Hernaniko kale literatura irakurraldiarekin. Oraingo honetan, “Euskera ari du” ekimenarekin bat eginez, URA izango da irakurraldi berri honen gai nagusia, eta modu kolektiboan jasotako hogeita bost testu irakurriko ditugu, urarekin lotutako bost gunetan: Urbieta, Atarrabiyo, Zinkoenea, Tilos eta Leoka.

Edonork irakurri ditzake testuok, baina horretarako, poema edo testu laburra aukeratu behar du. Hemendik jaitsi behar du testuak biltzen dituen liburuxka  https://labur.eus/5x04D Behin testua aukeratuta, zerrenda honetan jarri beharko du bere izena aukeratutako testuaren alboan https://labur.eus/ocKaX

Hitzordua maiatzaren 5ean izango da, Hernanin, eguerdiko 12:00etan Biteriko plazatik abiatuta. Bertan adieraziko zaie parte-hartzaileei non eta noiz irakurriko duten aukeratutako testua. Irakurraldiak bi orduko iraupena edukiko du (gutxi gora behera) eta ondoren bazkaria egingo dugu. Bazkarirako izena emateko zerrenda Lurreko dendan egongo da.

Irudiak: Andoni Tolosa

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07