blogak

High Alaitasuna, Poesia eta prozac

Poemafaria (Rafa Egiguren)

Hemen gatoz berriz ere, beste literatura irakurraldi batekin. Oraingo honetan berriz, formatua aldatu dugu, eta kalean egin beharrean, poemafariaz gozatzeko aukera izango dugu.

Rafa Egiguren idazle Hernaniarraren poesia liburuak oinarri hartuta, 25 poema aukeratu ditugu, afariarekin dastatzeko apirilaren 30ean, asteartez, 20:30etan Errioguarda jatetxean. Aurre lana eginda, prestatu dugu bertan irakurriko diren 25 poemak dituen poesia-bilduma eta hemen duzue. Bestalde, afarian norberak zein poema irakurriko duen aukeratzeko zerrenda hemen daukazue.

Afarirako izena eman behar da eta Hernaniko Lurrekon duzue hortarako ireki dugun zerrenda, edo e-postaz kaleliteratura [abildua] gmail.com-en. Menu beganoa ere izango da aukeran. 30€ko kostua du. Langabetu eta prekarizatuek 15€. Animatu eta zabaldu 30eko zita zuen inguruko literatura zaleei!

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, muxu bat Hernaniko Kale Literatura taldetik.

Goiko irudia: Morau

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07