blogak

High Alaitasuna, Poesia eta prozac

Epilogoa Hernanin

epilogoa3Olerki poteoa eta Ipuin ibilaldia arrakastatsuen ondoren, Hernaniko Kale Literatura taldeak beste ekimen berritzaile eta ludiko bat antolatu du: maiatzak 0, edo apirilak 30 dituenean, epilogoz, amaieraz, agurrez, puntu eta jarraiez… bustiko ditugu Hernaniko autobus eta tren geltokiak, goizeko 11:00tatik bazkaltzeko ordura arte, kaleaz eta literaturaz elkarrekin gozatuz. Bermuta ere egongo da nonbait.

Zer irakurriko dugu? Besteak beste, K. Linazasorok, J. Sarrionandiak, K. Izagirrek, P. Aristik, I. Gorostarzuk, M.L. Esteban-ek, E. Galeanok, A. Lertxundik edota M. Martí i Pol-ek idatzitako testu laburrak, gehi parte hartzaileok propio egindakoak. Kantuak ere izango dira: Anarirenaz gain, Ruper Ordorika, Leonard Cohen, Anje Duhalde eta Petti-renak entzungo ditugu tarteka.

Hemen dituzue testu guztiak. Tarte libre batzuk oraindik baditugu; beraz, parte hartu nahi baduzu, ongietorri! kaleliteratura[abildua]gmail[puntu]com helbidean topatuko gaituzu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07