blogak

High Alaitasuna, Poesia eta prozac

Ahots Baten sormen egonaldian

UPV/EHUko hainbat kide (Jon Zarate, Jone Miren Hernandez, Jaime Altuna eta laurok) bildu gara Zestoan gaur Ahots Baten somen egonaldia egiten ari diren 42 gazte eta 6 begiraleekin.

Euskarazko ahots sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahots sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak, elkarte ezberdinen elkarlanaren bidez. Eneko Sagardoy aktorea, Miren Artetxe eta Unai Agirre bertsolariak, Ines Osinaga musikari eta abeslaria eta Eider Rodriguez idazlea izan dira aurtengo gonbidatuak.

EHUkulturarekin batera, horrelako ekimenekin nola bat egin ari gara aztertzen, unibertsitatean ere antzeko dinamikak zabaltzeko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07