blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Zenbat buru, hainbat...



Esaera zaharrak dioen bezala “zenbat buru, hainbat aburu”, nik esango nuke zenbat pertsona hainbat identitate. Argi dago, nahiz eta sexologiak eta beste arlo batzuk ere haien literaturan onartu identitate sexuala ez dela kokatzen zakilean, gaur egun oraindik medikuntza eta estatu patriarkala pertsona bat identifikatzeko genitaletan oinarritzen direla.

Identitatea norberak eraikitzeko kontzeptu bat da, beraz, medikuek jaiotzez genero batean izendatzen badute jaio berria, Estatuak eman beharko zuen aukera aurrerago norberak izendatzeko sentitzen den bezala.

Gure gizartea aldatzen doa eta bere beharrak ere. Gaur egun, jaiotzez izendatutako generoa eta sentitutako generoarekin bat ez datozenak gutxiengo bat bada ere, gizarteak erantzun beharko luke bere premia eta beharrei. Zergatik ez da gauzatzen erantzun hori? Beldur kontu bat da? Ezezagun den horri beldur? Estatuak ez du galdu nahi bere “confort area” eta ikusezin arazi nahi ditu pertsona hauek?

Beldurra konfiantzarekin landu egiten da. Konfiantza gehiago edukitzeko gai honi buruz gehiago hitz egin eta bistaratu egin behar da, arrotz sentsazioa arintzeko. Dikotomiatik kanpo dagoena sarri ikusten bada “norma” apurtzen da eta anormala zena ohikoa bihurtu ahal da.

Momentu horretan tolerantzia momentuan sartuko ginen eta hortik hurrengo pausua onarpena izango zen -ia utopiaren bidea-.

Asken finean nik nahi dudan sistema politikoa pertsona askeak eta autonomoak garatzen eta babesten duen sistema da.

Horregatik, aurreko edizioetako post-ak irakurtzen bi aukeratu ditut; Itziarren Aniztasun sexuala gure eskolan eta Jasoneren Z.E, Egunerokotasunean integratu aniztasuna.

Eta bietan aipatzen den bezala, erronka handia daukagu gure ikasleei laguntzen pertsona askeak eta autonomoak garatzen; azken finean Heziberrik berak zehazten du horrela ikaslearen profila: pertsona autonomoa, bere bizi proiektua garatzen duena, eta pertsona kritikoa.




Bukatzeko, Begoña Zabalaren hitzaldi batetik jaso dudan ondorengo aipua partekatuko dut, askatasuna eta autonimia datoz nire burura aipua entzutean: “Que nadie nos quite el velo. que cada una decida lo que quiere hacer con su cuerpo, dentro de las libertades absolutas.”

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07