▶ Iazko blogetik sarrera bat aukeratu beharko banu honakoa litzateke:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/tratu-onak-etengabe.html
“Tratu onak uneoro” du izenburu eta honako aspektuak nabarmenduko nituzke bertatik:
- Tratu txarrak identifikatzen laguntzeko bideoa
- Zaintzari eta zaintzaren errekonozimenduari buruzko hausnarketa interesgarria
- Gaiari buruzko baliabideak jasotzen dituen linka
▶ Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitekeen baliabide eta abesti/bideoren bat aurkeztekotan, hauexek:
Niri asko gustatzen zaidanez kanten bidez edukiak edo bestelakoak lantzea, gai honetarako Olatz Salvador musikariaren kanta hau proposatzen dut: Gelditu hor https://www.youtube.com/watch?v=o1VXqkL1nbA
Bestalde, sormena ere edukien lanketarako aproposa deritzot. Ildo horretatik, bertso ikasgelan topa dezakegun bertso-sorta hau proposatuko dut. Tratu onak du izenburu eta bete-betean jotzen du lantzen ari garen gaiarekin https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/19/
▶ Nire ustez hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronketako batzuk hauek dira:
- Formazioa
- Eredu onak ematea
- Ikasleen eduki hauek lantzea (beste batzuen artean):
o Ondo tratatzen ari diren aztertzeko indikadoreak
o Ongi sentiarazten gaituen harremana sustatzea
o Berdin da zenbat denborako harremanaz ari garen
o Honelako ideiak indartzea: egon on egiten dizun pertsonarekin
o Komunikazioaren garrantzia, zelan sentitzen garen esateko
o Tratu onak merezi ditugu guztiok (guk geuk eman gure buruari)
o Desio duguna zer den adieraztea garrantzitsua da. Hori ikasketa bat ere bada
- Hezkuntza komunitate osoa norabide berean jartzea eta inplikatzea
- Ikastetxean gaia lantzeko espazioak eta denborak txertatzea.