blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Tristea da dena ospatu beharra, oraindik dena lortzeko bada!

 

Ospakizunen inguruan asko dugu hausnartzeko. Ni Irungo auzo batekoa naiz eta Alardearekin Irun eta Hondarribiak duten liskarra mundu mailako albiste izatera iritsi da. Askotan lagun berriak egin ditudanean bi aipamen egin dizkidate: 

  1. Aizu, Irungoa izateko oso ongi egiten duzu Euskaraz!
  2. Eta alardearen kontuarekin zer gertatzen zaizue? Zu noren aldekoa zara?
Ez dit harritzen honelako komentarioak entzun behar izana, baina estereotipo eta etiketekin zerikusia handia duen gaia da hau. Jaiak ez dira inoiz balioen trasmisioetatik aparte egon eta hau adibide garbia da. Hona emen nere MEMEa:


Hondarribiko Jaizkibel konpainia

Bestetik gaiarekin jarraituz, ondorengo sarrera hautatu dut:  OSPAKIZUNAK BAI... HEZKIDETZA ERE BAI!!! Sarrera honetan ospakizunen inguruan islatzen diren estereotipoak, jarrera matxistak, etab asko direla aipatzen du. 


Hezitzaile gisa ikasleekin, nere inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposa irakasgaien konpetentzien arteko elkarlana goraipatu nahi dut: nik aipatutako ospakizunaren historia aztertzeaz gainera, alardeak duen kutsu militarista eta politikoaren inguruan hausnartzea ezinbestekoa  da orain gauden unea ulertzeko eta datozen belaunaldiei beste aukera bat emateko. Gainera, iruditegiaren bitartez ere abordatu daiteke gai eta honela pixkanaka sinismenak eta tradizioak zalantzan jarri.


Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak? Lehenengo erronka hezitzaileak heztea eta sinesmen horiek zalantzan jartzea da eta gero ume eta gazteekin prebentzioa eta informazio egokiaren trasmisioa litzateke. Irakurgaiean ondorengoa aipatzen du: Hezkidetzaren ikuspuntua txertatzeko, argi dago, jarrera kritikoaz jardun behar dela eta kontu handiz prestatu eszenifikazioa. Zer transmititu nahi dugu? Nola? Zer zainduko dugu?


Nolanahi ere ospakizunekin afektibitatea eta karga emozionala oso agerian gelditzen dira eta hortik esku hartzea ezinbestekoa da.



jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07