Ikastaroa aurrera joan den heinean, behin eta berriz agerian geratu da itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten. Kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu batetik esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.
Eskolaren azken helburua ikasle bakoitzaren garapen integrala den neurrian, pertsona bakoitzarentzat leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle bakoitza askatasunean eta berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste honetako gaia: tratu onak, hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz. Horren bitartez benetako elkarbizitza positibora iritsiko gara. Izan ere, Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:
Uste dut nork gure buruarekin dugun harremanaren arabera ahaldundu egiten garela besteekiko harremanean. Horren oinarrian, autoezagutza eta autoestimua. Eskoletan modu kontzientean landu beharko genuke, eta ziur horrek beste mila onura ekarriko lituzkeela, tartean harreman osasuntsuak ezartzea. Ikasle bakoitzari bere lekua eman behar diogu, eta hortik abiatuz hegan egin dezala sustatu.
Irakurgaian, Mari Jose Urruzulak iradokitzen dituen pistak ematen zaizkigu nor bere buruarekin harreman ona izateko:
Nafarroako Amodio zintzoen gida
Bizikasi Tratu txarrak, tratu onak
Guía del buen trato, Andalucía
Aurreko edizioetatik, Oihanak egindako lana aukeratu dut. Nik nire postean aipatu ez ditudan elkar-ardura eta zaintza dauzkalako oinarri, alde batetik, eta eskaintzen duen material pilagatik bestetik, bideo zein irakurgai, nerabeekin lantzeko. Interesgarria benetan!
Abesteko gogorik?