blogak

Hezkidetzan esku hartzen

TRATU ONA EZINBESTEKOAK GURE BITZITZARAKO

 

Aste honetan hausnarketa gaia Tratu onak izan dira, ikasturtea amaitzeko era polita nire ustez. Hona hemen burura etorri zaizkidan hitzekin osatutako akrostikoa:


Aurreko edizioetako TRATU ONETIK ELKARBIZITZA POSITIBORANTZposta gomendatu nahiko nuke. Benetako elkarbizitza positibora iristeko gakoak aipatzeaz gain, baliabide ugari gomendatzen dituelako.

Nire aburuz, tratu onen oinarrian autoestimua dago, ikastetxeetan lantzeaz gain, etxean ere landu beharko litzatekeena. Norbere burua maitatzen ez badu, nola maitatuko du ondokoa eta hortaz era egokian tratatu?

Alde batetik, gaia ikasleekin (eta familiekin) lantzeko zenbait baliabide partekatu nahiko nituzke:

1) Errioxako gobernuak prestaturikojokoa. Lehen hezkuntzako umeekin tratu onak lantzeko egokia dela uste dut.



2) Txertaturiko web gunean, jokoez gain ekintza ezberdinak egiteko gidak daude, bai irakasleek zein familiek tratu onak gaia lantzeko. Adibidez Buenos Tratosgida:


3) Tratu onak erdigunean: programazio didaktikoa gida:


Bestetik interesgarriak egin zaizkidan zenbait artikuluren estekak txertatzen dizkizuet:

4) Familientzako baliagarria izan daitekeen Jorge Barudyren hitzaldia: Los buenos tratos en la infancia modelan la forma de ser.



5) Olatz Berastegiri sexologoari eginiko elkarrizketa non tratu onak, genero estereotipoak, biktima eta erasotzaile etiketak, kalearekiko beldurrak eta bikote harremanetako kontrol arriskutsuak gaiak jorratzen dituen.

6) Arremanitz kooperatibaren sortzailea den Edurne Mendizabali eginiko elkarrizketa.

Amaitzeko, hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkei dagokionez, honakoak dira niretzako garrantzitsuenak:

  • Hasieran idatzitako eran, autoestimuaren lanketa.
  • Hezitzaileen formakuntza (behin eta berriz errepikatzen duguna).
  • Hezkuntza komunitatearen inplikazioa. Ikastetxeetan irakasten dugunaren aurka ez joateko.
  • Zaintzaren eredu heteropatriarkala apurtu.
  • Gizonezkoen benetako inplikazioa lan banaketan (umeen zaintza, etxeko lanak, umeen hezkuntza…). Bizitzan parekidetasun erreala lortu.
  • Enpatia eta entzumena landu.
  • Maitasun erromantikoaren mitoa aztertu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07