blogak

Hezkidetzan esku hartzen

SARE SOZIALAK ETA HEZKIDETZA


Sare sozialak harremantzeko topagune indartsuak bilakatu dira azkenaldian, gure inguruarekin hartu eman ugariak eta anitzak izateko eremua eskaintzen baitute. Era berean, ezagutzarako sarbidean ere bilakatu diraHau honela izanik, sare sozialak tresna boteretsu batean bilakatu dira eta ezinbestekoa suertatzen da hauek modu egokian eta kritikoan erabiltzen eta interpretatzen ikastea. 

Sare sozialen inguruan ez dut askorik ezagutzen, hauek denborapasa moduan baino ez ditut erabili, nahiz eta azkenaldian lanerako tresna gisa erabiltzen hasi naizen eta hauen aberasgarritasunaz kontura naiz, hezkuntza arloan baliabide ugari eta interesgarriak topa daitezke (dokumentuak, bideoak, irudiak, proposamenak)Hala ere, Ianire Estabañezek eta Florencia Goldsmanek dioten bezala ezinbestekoa da hauetan ikuspegi kritikoarekin jardutea eta informazio erabilgarria aukeratzea. Ikastaroak ere sare sozialak erabiltzea oso aproposa ikusten dut, izan ere, gure artean komunitatea eta sarea sortu dezakegu gure artean material eta informazio ezberdinak elkarbanatu eta baita Goldmanek dioen bezala Internet feminista bat sortu. 
Ziberaktibismo hezkidetzailea bultzatzeari dagokionez, ezinbestekoa suertatzen da hau. Izan ere, gizartearen genero harremanen eredua sareetara ere hedatuta dago. Beraz, jende gaztearengana heltzeko eta eredu patriarkalari aurre egiteko ziberaktibismoa ezinbestekoa da. Izan ere, gazteek oharkabean jasotzen dituzten hainbat mezu, beraien bizitzetan integratzen dituzte beraien burua eraikitzen eta definitzen ari direla. Gure eskuetan dago Golsmanek (Okupar las redes sociales del amo) dioen bezala, gure erantzukizuna da internet bidez ahalduntze praktika eraginkorrak sortzea eta guztion artea feminismoa eta gazteak babesteko sare bat sortzea. 
Bukatzeko, Lorea Martinezek, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Puntu Eus fundazioak antolatutako mahai inguruan, gizonen eta emakumeek sare sozialetan duten parte hartzearen inguruko hausnarketaren esaldi bat «Munduak ezin du galdu daukan talentuaren erdia. Emakumeek parte hartu behar dugu, sortzaile moduan» . 



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07