blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Politikoki zuzena denaz haratago

 Hona hemen aste honetako egin dudan hausnarketaren laburpena blogaren sarrera egiteko.

Kartela


Maite Larrauri,filosofoa: "El feminismo ha hecho visible lo invisible, decible lo indecible. Ha sido una revolución"artikuluan Hannah Arendten hitz egiteari buruz egindako aipua aukeratu dut.



Blog sarrera

Aurreko edizioetako sarreren artean Adrianana aukeratu dut. Mila esker!

Beste batzuen artean ondoko arrazoigatik:

  • Patriarkatua deseraikitzeko bi ideia oso argi eta zehatzak ematen dituelako.

  • Bere aipuarekin identifikatzen naizelako.

  • Sarrera aukeratzeko arrazoiak azaltzeko duen moduagatik.


Inguru hurbilean galdezka

Nire inguru hurbilean prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculo eduki gisa nork aipatu zuen, noiz eta zein ingurutan. Nahiko bateratua izan da erantzuna. Adinaren arabera Historia irakaslea edo tutoreak aipatu zuen, Batxilergo lehen kurtsoetan edo OHO 7. edo 8. mailan eta sufragio unibertsalaren inguruan.


Emakume feminista esanguratsu bat aukeratu eta haren ekarpenak bildu.

Carmen, aukeratzen dut dudarik gabe. Mertxez gain, hau da, nire amaz gain; ni naizen modukoa izateko behar nuen testuinguru segurua eskaini zidan lehen pertsonetako bat izan zen. Hau esanda, ez naiz gai hitzetan biltzeko Carmenen ekarpenak ni egiten ari naizen bidean.


jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07