blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Patriarkatu eta Heteroaraurik gabe ASKOZ HOBE!!!

 


SEXU-GENEROARI BURUZ AUSNARTZEN




Sistema Hetero-patriarkal batean oinarrituta egoteak gizonezkoak erdigunean jartzen ditu. Gizartea orokorrean haien neurrira egina dagoelarik. Hori gutxi balitz hetero arau hori datozen belaunaldietan ere "normaltzat" txertatua da. Haurdunalditik hasita, ekografietan haurraren sexu biologikoa argitzen zaie guraso izango direnei eta egun horretatik aurrera izango duen izena, harremanak, koloreen arropa eta jostailuak, burutuko dituen ikasektan edo izango duen lanpostua baldintzatzeraino dago eraikia sistema. 
Badira ikusten ez diren baina heteropatriarkatu horretan eragiten duten faktoreak: 
Generoa esaterako ez da ikusten. Beste pertsona batek zein genero duen ez da ikusten den zerbait, edo sexualitatea ere ez da begibistan ikusten den zerbait baina kontrakorik adierazten ez badu esaterako, gizarte honetako edonor heterosexual gisa tratatua izan ohi da.eta kondizio horretatik ezberdina dena azalpenak ematera behartuta sentitu ohi da.  

Betaurreko moreen begirada kritikoa egunero izan behar dugu kontuan hain ezarrita dagoen heteropatriarkatua suntsitzeko. kritikoak izan eta inguruan ditugun eskubide urratze guztietan esku hartuz soilik lortuko dugu gizartearen iruditegia aldatzea. 
Emakume izateak, azalaren koloreak,orientazio sexualak, edo jatorriak zergatik egin behar du ba bat beste edonor baino gutxiago?


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07