blogak

Hezkidetzan esku hartzen

PARTE HARTZE PAREKIDEARI LEKUA ESKEINI

Hizki- zopa honetan hitz batzuk baino ez ditut sartu, beste asko ere sartu ahal izango nituzke baina bukaezina izango zen zerrenda. Parte hartzeko denok dugun eskubidea azpimarratu nahiko nuke eta hortik habiatuta emakumeei konketruki eta orokorrean gizartean dauden kolektibo gutxietsiei aukerak ematearen garrantzia ere. Eta aukerak ematea esaten denean, benetako aukeretaz hitzegiten dut, askotan entzuten bait da, ez du parte hartzen ez duelako nahi. Eta haratago baldin bagoaz eta hausnarketarako galderak egiten badizkiogu gure buruari?; Ez dugu nahi edo ez gara eroso sentitzen , gure interesak, nahiak eta beharrak ez direlako kontutan hartzen?, edota askotan beharbada gure gainetik hitzegiten dutelako?, edota hitza eskeintzen ez digutelako, edota….? Galdera guzti hauek erantzutearekin batera eukiko genduke erantzuna eta esku hartzeko aukera.

Eta hezkuntzan ari garenok, erantzunkizun handia dugu gai honetan ere. Eskolak gizartearen isla diren heinean, bertan jokaera eta parte hartze ez parekidea ematen da gehienetan, boterezko harremanak. Horregaitik gai honetan ere adi egotea garrantzitsua izango da, denen parte hartzea ziurtatzeko eta pare hartze hoietan ezartzen diren harreman motetan esku hartzeko, errespetua, elkar entzutea, hitza ematea,….landuz. Hau da, parte hartzen ikasi eta irakatsi.

Honekin lotuta, gure eskolan adibidez, aste honetan, bi egoera suertatu dira: bata, jolastokian ipintzeko zabu desberdinen artean aukeratzeko prozesua jarri dugu martxan. Egia da aukeraketa murritza izan dela, udaletxeak soilik hiru aukera eman dizkigulako baina egoera guztiak izan daitezke onak ikasleen (guztien) parte hartzea bultzatzeko. Bestea, inauterietarako gaia eta mozorroa aukeratzeko.

Aurreko urteko POST HAU aukeratu dut, nire aurreko gogoetekin bat datorrelako eta interesgarria iruditu zaidalako “parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea”ri ematen dion garrantzia, bat nator bererekin.

Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko BALIABIDE HAU erabilgarria izan daiteke eskoletan. Bertan, haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzeko  lan tresnak azaltzen dira eta hoiek kontutan hartuz ekintza desberdinak egin daitezke, adibidez, gatazkak kudeatzeko, adostokiak erabiltzea.

Honako bideo hau ere interesgarria iruditu zait autoestimua, enpatia eta talde lana sustatzeko:




 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07