blogak

Hezkidetzan esku hartzen

PARTE-HARTZE PAREKIDEAK NAHI DITUGU !!!

                                            Cristina Gutiérrez, la española que ya sabe cómo es mandar en un Dakar

Oraindik ez dugu ohiturarik horrelako argazkiak ikusten. Aste honetan parte-hartze parekideen behaketan kirolaren eremua aztertu dut. Eremu honetan oso argi ikusten da emakume eta gizonen arteko aldea, emakumeen kirolak eta gizonen kirolak.

Berdintasuna kiroletan sustatzea funtsezkoa da eta horretan komunikabideen ahalmena, ezagutarazteko, eta hezkuntza, irakasteko eta aukerak emateko, funtsezkoak dira. Komunikabideetan emakumeen irudi positiboa islatu, genero estereotipoak eta eredu gisa ez bezala, pertsonalki, profesionalki eta sozialki baizik.

Kirolean inplikatutako arlo guztietan emakume gehiago nahi ditugu: zuzentzen eta kudeatzen, entrenamenduetan, arbitrajean, kazetaritzan, prestakuntzan, ikerketan eta edozein kirola egiten.

Kirolak eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko, trebakuntza eta balioak helarazteko, aurreiritziak eta estereotipoak gainditu behar dira. Genero ikuspegia eta aukera-berdintasun printzipioa sartu behar dute gizarte erantzukizun korporatiboaren barruan parte hartzea duten  kirola-elkarte eta erakunde guztiek.

Emakumeon sarbidea erraztea eta sustatzea, emakumeen kirolaren lehiaketak, kirol eta gizarte onarpena, errendimendua eta parte-hartzea hobetuz, eta horrekin batera formazioa eta garapen pertsonala eta profesionala.
 
Kirol arloan ikerketa sustatzeko eta laguntzeko asmoz, berdintasun politikak eraginkorrak eta programak sustatu behar dira.

Honako hau da, pertsona guztiak inplikatzea, erakunde, instituzio eta erakunde publiko eta pribatuekin, eta zuzenean edo zeharka lotutako jarduera fisikoa eta kirola egiten dutenen proposamenak jasotzea berdintasuna lortzeko. Brighton-en adierazpena emakumeari eta kirolari buruzkoak ondo azaltzen du aldatzeko erronka. 

Aste honetan aukeratu dudan post-a Begoñarena izan da. Interesgarria izan da Santiago Bilinkis-ek kontatzen diguna sare sozialetan egiten diren manipulazioei buruz. Partaidetza parekidea, kooperatiboa eta integrala gaurko erronka dugu

Amaitzeko ondorengo bideoa uzten dizuet emakumearen egoera Formula 1ean zein den ezagutzeko eta emakumearen parte-hartzea bultzatzeko Dare to be diferent.

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07