blogak

Hezkidetzan esku hartzen

PARTE HARTU AHAL, JAKIN ETA NAHI

 


Gizarte aurreratu eta parekidea lortzea helburu badugu, ezinbestekoa da gizon zein emakume eta heldu zein haurren partaidetza bultzatu eta bermatzea.

Partaidetzaren baldintzak  parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea dira. Tamalez, nahiz teorian erreza dirudien, errealitatean ez da erreza izaten, partaidetzak gune segurua eskatzen baitu. Espazio hauetan, konfiantza osoz iritzi zein pentsamendu ezberdinak partekatu eta entzun beharko dira.

Gainera, emakume eta gizonek denbora eta espazio zein hauen erabilera ezberdinak dituztela argi dago bai eremu publiko zein pribatuan.

Aipatutako espazio seguru horiek lortzea ordea ez da erreza izaten, gure inguruan indarrean dauden botere-harremanak, rolak, desorekak eta abar medio. Horrexegatik, partaidetza bermatzeko rolen banaketa estereotipatua sustatzen ez dituzten prozesuak abiatzea ezinbestekoa da.


Badaude zenbait gune rol estereotipoak direla eta, emakumeei gehiago kostatzen zaiela parte hartzea. Horren adibide dugu politikarekin erlazionatutako gunea. Hori dela eta, Nafarroako gobernuak ESTRATEGIA PARA LA PARTICIPACIÓN SOCIAL Y POLÍTICA DE LAS MUJERES EN LAS POLÍTICAS PÚBLICAS EN LA COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA gida sortu zuen 2018an.







Aurreko edizioetako Izan gaitezen protagonista! gomendatu nahiko nuke bertan oso interesgarria iruditu zaidan bideoa proposatzen duelako: 


Bideoan dionez, ez da emakumeei politika interesatzen ez zaigunik, baizik politikaren zenbait alorrek interesa sortzen dutela emakumeengan (arlo soziosanitarioa) eta arlo horiek ez dira POLITIKAz hitz egiten dugunean burura etortzen zaizkigunak. Hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa interesa pizten duten gaiak jorratu ea inguru segurua sortzen dituzten baliabideak bermatzea.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07