blogak

Hezkidetzan esku hartzen

PARTAIDETZA PAREKIDEARI BURUZ HAUSNARTZEN

 

Aste honetako irakurgaian irakurritako partaidetzaren inguruko definizioa izugarri gustatu zait: “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”

 

Hala ere, benetako partaidetza eraikitzeko genero-analisia kontuan izan behar dela ez dut zalantzarik, horrela soilik lortuko baitugu partaidetza parekidea.

 

 

Aurreko posten artean, Maite A. S. hautatu dut bi arrazoi nagusi hauengatik; batetik, berak egin duen akrostikoa asko gustatu zait, eta oso adierazgarria da; bestetik, berak aukeratutako bideoa ere oso egokia izan daiteke ikasleei ohiturak eraldatzea posible dela eta horretan lan egitea (edo parte-hartzea) posible dutela erakusteko.

 

Nire ingurua aztertuta, partaidetzaren inguruko aspektu interesgarrien artean, emakumeek duten zailtasun edo mugak aztertu ditut, eta ikasleen partaidetza parekidea bermatzeko gako hauek kontuan izatea ezinbesteko da, nire aburuz:

 

- Emakumeen motibazioa indartzea.

- Parte-hartzen irakastea.

- Parte hartzeko aukera gehiago ematea.

- Erreferente egokia ikustaraztea, egungo estereotipoetatik aldetzen direnak hain zuzen.

 

 

Inguru hezitzailean erabilgarri izan daitezke baliabide ugari daude, eta horietako bat izan daiteke tutoretza saio batean hurrengo bideoa ipintzea eta horren inguruko hausnarketa egitea:


  • Partaidetza parte hartzeko prozesu bat da. Ahalmen hau gara daiteke eta era berean, boterearen dimentsio bat bezala uler daiteke. Eskumena da eta lege, hitzarmen eta konstituzio asko hori babestera datoz,  EAEko Estatutuak, Haur eta Nerabeentzako Plana lantzeko programa, “Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua”, Europako konstituzioa…esate baterako. Partaidetza sexu-generoarekin lotutako kontzeptuak dira. Izan ere, praktikan emakumeak ez daude parekotasunean biziko parte hartze alde desberdinetan. Horretarako, bestelako partaidetza modu desberdin bat eraiki beharra dago.

 

  • Interesgarria iruditu zait “Equipo Claves” taldeak parte hartzeko hiru baldintzak daudela esaten du:

 

  • Parte hartzen jakitea. Berariazko trebetasun batzuk garatzea, besteak beste, enpatia, asertibitatea, sormena, entzuteko gaitasuna, e.a. Antolaketari dagozkion alderdiak ere aintzat hartu behar direla, izan joko arauak, izan gizarte interakzioak…

 

  • Parte hartu ahal izatea. Uneak eta guneak izateko errazten eta sustatzean datza.

 

  • Parte hartu nahi izatea. Motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra…norbanakoarekin zerikusia dauka. Parte hartzeak  gizarte dimentsioarekin zerikusi zuzena dauka, talde batekin partekatzen ditugun ideiekin alegia.

 

  •  Eskolan partaidetzarako agertzen diren zailtasunak asko eta ugariak dira:

o Curriculumean emakumearen presentzia nolakoa den materialetan, baliabideetan, antolakuntzan eta erantzukizunen banaketan agerian gelditzen da gogoeta eginez gero. Horrela, mutilei arreta handiago eskaintzen zaie neskei baino eta espektatibak ere oso desberdinak dira. Prestigio sozial handia dituzten lanbideekin lotuta egoten dira mutilenak esaterako baina neskenak, berriz, lanbide eta mundu afektiboarekin zerikusi dituzte (ama izatea, ezkontzea…).

 

o   Esparru publikoan emakume eredu falta dago eta daudenak eredu maskulinoetara jotzen dute. Lidergo estiloak ez datoz bat emakumeenarekin. Honen adibide garbia Margaret Thatcher, Angela Merkel…ditugu. Urrutira joan gabe Euskalerrian bertsolaritza munduan agertzen diren emakumeen estereotipoak ez dira bat ere femeninoak. Baina bada, bertsolari bat hau horren estereotipoa hautsi duen neska bat: Alaia Martin.

 

 

o  Partaidetza kultura eskasa da. Azken urteotan emakumeen presentzia esparru publikoan areagotu bada ere, gizonen partaidetza esparru pribatuan ez da neurri berean aurrerapen hori eman. Bi esparru hauen artean dagoen aldea oso handia da oraindik ere. Inguru pribatuan ematen den partaidetza etxe barruko aldarrikapenetan sartzen da eta horretan zaila da eragina izatea, norbanakoaren esparru barruan gelditzen baita baina gizarte mailan kutsatzen diren joerak ere ikusten dira nahiz eta etxe barruko kontuak izan.

 

o   Erakundeen hierarkizazioa nabaria da baita hezkuntza ere. Izan ere, zuzendari karguak dituztenen emakume eta gizonen kopurua ez da proportzionala lanbide honetan dauden emakume eta gizon kopurua kontuan hartuta. Honek ere zerikusia du emakumeak boterea disimulatzearekin.

 

  • Nire ustez ikastetxean lantzeko erronkak neskak ahalduntzean datza gakoa. Honekin batera, beren presentzia nabarmendu, beraien iritziak, usteak,…aintzat hartu, egindakoa goraipatu, inoiz ez gutxietsi, esaten eta idazten diotenari balorea eman. Hots, mutilekin inkonzienteki egiten duguna neskekin egitea, alegia.

 

Estereotipo femeninoak indartu behar dira, bizitzako eremu desberdinetan dauden emakumeen ereduak azaleratu eta eredu bihurtu beharrean gaude. Curriculumean dauzkagun arlo guztietan emakumeak bisibilizatu behar dira eta prestigioa eman. Hori da partaidetza areagotzeko ezinbesteko abiapuntua. 

 

Azkenik, hona hemen aste honetako zenbait kontzepturekin sorturiko letra-zopa:


jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07