blogak

Hezkidetzan esku hartzen

PARTAIDETZA, GUZTION ESKUBIDEA!

 





Partaidetzak eragiten diguten erabakietan esku hartzea eta komunitate baten parte sentitzea dakartza. Partaidetza legez onartutako eskubidea da.

Parte hartzen denean gure iritziak, beharrak eta nahiak kontuan hartzea espero dugu, eraginik gabeko parte-hartzea desmotibatzailea da eta.


Pertsona guztiek dute bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidea: gizartean, politikan, sare sozialetan, lanean, komunitatean. Parte-hartzeak inklusiboa izan behar du, oztoporik gabea.

Frogatu da gauzek hobeto funtzionatzen dutela partaidetzaren bitartez. Parte-hartzeak pertsona baliotsuak, motibatuak eta ahaldunak bihurtzen ditu.

Partaidetza ez da beti pertsona guztientzako eskubidea izan. Historian zehar, eta gaur egun ere, baztertutako taldeak ez ezik (emakumeak eta haurrak, besteak beste), desberdintasun asko ere antzeman dira.

Parte-hartzea zailtzen edo eragozten duten oztopo asko daude: estereotipoak, genero-rolak, hainbat arrazoirengatiko diskriminazioak, kolektibo jakin batzuen gutxiespena, zereginen banaketa desberdina…

“Partaidetza: gurekin bada, izango da” materialeanaipatzen denez, hiru hauek parte-hartzeko baldintzak: parte hartzen jakin behar da, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea.

Parte-hartzeak zerikusi handia du ahalduntzearekin. Emakumeen parte-hartzearen kasuan, emakumeentzako soilik diren espazioak garrantzitsuak dira emakumeak ahalduntzeko. Emakume gisa eragiten dieten arazoei buruz hausnartzeko gune seguruak dira; horietan segurtasuna irabazten dute eta komunitateko beste bilera batzuetan parte hartzeko prest sentitzen dira. Gune horiek emakumeen segurtasuna eta autoestimua hobetzen dituzte.


Haurrei eta nerabeei partaidetza dagokienez, oso interesgarria iruditu zait Jaime Trillaren bideoa. 


Haurren eta nerabeen parte hartzeko duten eskubidea hainbat legek sustatzen dute. 3/2005 LEGEAotsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa”-ren arabera, “Adingabeek eskubidea dute beren elkarbizitza gune hurbilenetan erabat parte hartzeko, eta, bidenabar, beren inguruneko bizitzaren arlo hauetan ere: gizartearen, kulturaren, artearen eta jolasaren arloetan; eskubidea dute, orobat, apurka–apurka herritartasun aktiboan sartzeko, nork bere garapen–mailaren arabera.”

Haurrak izan behar dira protagonistak, beraiek erabakiak hartu behar dituzte eta txikitatik parte-hartze nola egiten den ikasi behar dute, etorkizunean herritar aktibo bihurtzeko

Bideo honetan azaltzen da Pasaiako haurren partaidetza herriaren erabakietan. Pasaian gobernantza berri bar sortu da, haurrak eta nerabeak subjektu politiko aktiboak izateko asmoz.



Mundu globalizatu honetan, dena hurbileko ingurunea dela dirudien honetan, emakumeek bizitza politikoan eta boterean duten parte-hartzean dauden desberdintasunak gainditzearen adibide bat nabarmendu nahi dut. Kamala Harris emakumea da, jatorriz etorkina eta arraza beltzekoa, eta munduko herrialde boteretsuenetako bateko presidenteordea izatea lortu du. 


Emakumearen ahalduntzearen adibide bat da. Gora Kamala!

Ikastetxe hezitzaileetan partaidetza lantzeko erabilgarria den material bat gomendatu nahi dut: “Partaidetza: gurekin bada, izango da”. Material horrek parte-hartzeari buruzko esparru teoriko oso osatua eskaintzen du eta, gainera, ikastetxeetan lantzeko hainbat jarduera proposatzen ditu.

Irakasleentzako gida bat, 6 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendua, Save the Childrenek egindakoa, oso interesgarria iruditu zait.

Bukatzeko, “Educa dando alas” Unicefek egindako argitalpenak, ikasgelan eta ikastetxean parte hartzeak ikasle bakoitzaren potentzial handiena garatzen laguntzeko ideiak proposatzen ditu. Hainbat adinetarako da erabilgarria, Haur Hezkuntzatik DBHra arte. Oso argia eta eragarkarria da.

Asko gustatu zait Ainarak blogari egindako ekarpenean planteatzen duen partaidetzarako eredu berriak bilatzeko ideia. Eredu berriak eraikitzen ez badira, partaidetzarako zailtasun eta oztopo berberak errepikatzen jarraituko dugu urtez urte.










jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07