blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Partaide sentitzea, guztion lana


Guztion parte-hartzea bermatzea hezkidetzaren gakoetako bat da. Partaidetza zerbaitetan parte hartzea da. Claves taldeak azaldu dituen parte hartzeko baldintzek lagundu didate kontzeptua hobeto ulertzen.

Honen harira, blogeko beste ikasturtetako sarrera bat zuekin partekatu nahi dut. Denok izan behar dugu hitza. Begok, bere postean, oso argigarria iruditu zaidan beste ekarpen bat gehitzen du: zerbaiten partaide sentitzen bazara, parte hartzen duzu; eta parte hartzen baduzu, partaide sentitzen zara. Berak esan bezala, oso kontziente izan behar dugu partaidetzak errealitatea aldatzeko bidea ematen duela. 


Hemen uzten dizuet bideo bat Amalia Valcárcel eta Marcela Lagarde partaidetzaz berba egiten:




Nire inguruko partaidetzaren eta protagonismoaren kontzeptuari erreparatzen diodanean, esanguratsua iruditzen zait oraindik ere berdintasunezko parte-hartzean dagoen desoreka zainketei buruz hitz egiten dugunean. Oraindik ere emakumeak dira seme-alabak eta senideak zaintzen denbora gehien ematen dutenak. Esparru pribatu horietan ez ezik, taldeen ongizateaz ari garenean, bai lanean, bai aisialdian ere, gehienbat emakumeak gara talde horien ongizate emozionalaren zaintzan protagonismoa dugunak. Zoritxarrez, gainera, zainketa horiek ez dira ez balioesten. "Horrela delako egiten du" "Gu zaintzea gustatzen zaio", "Adeitsua izatea atera egiten zaio"...


Desberdintasun horren ondorioen ondorioz, denbora kontua dela eta, emakumearen presentzia murriztu egiten da bizitzako beste esparru batzuetan, adibidez bizitza politikoan. Hemen duzue Soledad Murilloren bideo bat, gai honetan sakondu ahal izateko. Denborak eta emakumeen partaidetza politikoa.





Bukatzeko, zenbait baliabide uzten dizkizuet parte-hartzea sustatzeko:


- Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen.

- Partaidetza: gurekin bada, izango da. Material didaktikoa hau Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleekin lan egiteko da.

- Emakumeak enpresen administrazio-kontseiluetara eta zuzendaritza-karguetara iristeko baldintzak berdintzeko gida. Oso egokia rolak aztertzeko.




jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07