blogak

Hezkidetzan esku hartzen

NOR ALDAKETAREN ARDURADUN?

 Sare sozialen gehiegizko  erabilera  eta teknologiaren nagusitasuna kezka bezala bizi  eta  giza harremanentan  hala nolako hutsunea eragiten  dutela  pentsatu izan dut.  Artikulu hauen irakurketak hurrengo hausnarketa egitera bultzatu nau; sare sozialek eta teknologiak     komunikazio esparruan,  edukien sormenean eta ondorioz gizartean berebiziko indarra dute; beraz,    ezinbestekoa bilakatzen da  horietan emakumeen presentzia.

Nork kontrolatzen ditu mezuak, edukiak‚Ķ zabaltzeko eta nagusitzeko erabiltzen diren algoritmoak? Gizarteak emakumeei zeregin batzuk ematen dizkie eta zeregin  horiek  denbora librea  uzten diete on-lineko  edukiak sortzeko? Gizarte honetan nagusitzen den patriarkatuak  emakumeengan estereotipoak  jartzen ditu, eta estereotipo horiek  ez al ditzute murrizten emakumeengan hainbat fakultate garatzeko aukerak? Etorkizuneko gizartean eta dagoeneko gaur egungoan, teknologiak arlo guztiak; politika, artea, zientzia‚Ķbesarkatzen ditu. Ezaugarri jakin batzuekin jaio izanagatik  askok ez daude teknologiaren muinean eta horregatik gizartea  aukera anitzak galtzen ari da eraldatzeko, hobetzeko.

Orokorrean, historian zehar emakumeak izan duen irudiaren kontra borrokatzea lehen mailako beharra da,  bai eta gaur egun emakumeak sailkatzeko  mantentzen  den dikotomiaren kontra (ama virgina edo emagaldua) borrokotzea ere.

Tratu onen bidean mugi gaitezen  denok BETI mundu berdintsu eta  hobeago baten   alderuntz eta  aste honetan bereziki, lanak eskatzen duen belaza eta nire ikaskide batek esaten duen moduan EMAKUMEOK, JALDI HADI SAREETARA!!






jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07