blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Mundu hobeagoaren alde

Ikastaroa amaitzen ari da eta niretzat oso esperientzia eraikitzailea izan da. Oso lagungarria suertatu zait irakatsi eta ikasteko prozesuari buruzko hausnarketarako, pertsona eta profesional gisa. Hala nola, pentsamendu kritikoa garatzen eta hezitzaileok hezkuntzan dugun garrantzia ikusten lagundu dit.

Hezkidetzaren inguruan etorkizun hurbilerako ditudan nahiak eta asmoak emakumearen aktibismoaren erraiak benetan ezagutzearekin zerikusi handia dute.

Nigeriako aktibista karismatikoa Chimamanda Ngozi-kegungo emakumearen papera esploratzen du eta mundu hau leku justuago bihurtzeko ideiak adierazten ditu. Esaten duen moduan, txikitatik jakin zuen emakumeei munduak ez ziela ematen gizonei zien duintasun bera ematen, soilik emakume izateagatik. 

“Entiendo el feminismo como un sistema de aprendizaje y desaprendizaje. Tambien valoro la importancia de la educación para que las niñas puedan desaprender las cosas peligrosas que han aprendido” dino.

Bere liburua, TODOS DEBERÍAMOS SER FEMINISTAS, modu librean dago. Chimamanda-k jendea irakurtzera gonbidatzen du, arrazakeria eta matxismoa saihesteko. 


Haren hitzak eta mezuak hezkuntza munduan oso garrantzitsuak direlakoan nago. Gogoeta eginarazi behar digute haurren hitzetatik abiatuta mundu justuagoa eta bidezkoagoa lortzeko borrokan jarraitzeko.

Berdintasunaren aldeko borroka gure esku dago. Haurrak mundu libre batean ulertuak eta entzunak senti daitezen!!

Aurkezpen hau amaitu nahi nuke nire aurreko post pare batean jarritako bi ekarpenekin, magiaz eta ilusioz beterik.

iturria: DeepSoda

Lagun batek esana zidan

Denok berdinak gara

Ezberdin izatean

Eta ikasi nuen orduan

Denok dugula zerbait

Ezberdintzen eta berdintzen gaituena

...


El desafío es pensar de nuevo sobre cómo deberíamos vivir nuestras vidas, y para qué tipo de vida deberíamos estar educando a nuestros jóvenes.” A. HARGREAVES.



jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07