blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Lehen pausua, (auto)diagonostikoa

 

Gailendu den hezkuntza eredua patriarkala izan dela ondorioztatu dugu orain arte ikasten ibili garen honetan. Aldi berean, hezkuntzak, genero-rol maskulino eta femeninoetan oinarritu da eta hauen hierarkia sustraitu du gizartea beraren ispilu bat izan delako. Orain, beste hausnarketa bat egitea dagokigu. Zein dira hau jakinik planteatu nahi ditugun erronkak?

Aste honetan, Currriculuma eta baliabide didaktikoei buruz hausnartzen ibili gara eta testuan zehar bada interesgarritzat jotzen dudan kontu bat. Hori dela eta,  Curriculum hezkidetzailea sortzeko lehen pausuan oinarritu nahiko nuke nire hausnarketa. Diagnostikoan hain zuzen ere.

Edozein neurri ezarri baino lehen edota helburuak finkatu aurretik, garrantzitsua iruditzen zait errealitatea aztertzea. Ariketa hau egitea uste dut oso garrantzitsua dela, gure usteetatik at, inguru hezitzailean dauden jarduera eta egunerokoak genero prespektibatik lantzeko. Hala, galdera bat luzatzen dut. EAE-ko zenbat ikastetxek dute hezkidetza edo berdintasun planik?

Honen arira ALBOAN erakundearen “Eskolahezkidetzatik birpentsatzea” hezkidetzarako autodiagnostiko gida proposatzen dizuet.



Dokumentu honetan, hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen autodiagnostikoa egiteko gida metodologiko bat planteatzen da. Helburu nagusia gure hezkuntza-testuinguruaren behaketa eta azterketa gidatzea da hezkidetzaren betaurrekoen bidez, ikastetxean hezkuntza-jardunbide inklusiboak eta berdintasunekoak sustatzeko funtsezkoak diren eskolakulturako elementuak identifikatuz eta lehenetsiz. 

Sentsazioa dut, “planeri” nolabaiteko pereza diegula eta zentzu batean, egunerokoa astunago egiten duten tresnak izan daitezkeela irudika dezakete. Baina uste dut, ezinbestekoak direla ikastetxe edo hezkuntza eremu bateko helburu estrategikoak finkatzeko. Eta uste dut, aldi berean, hemen dagoela hezkidetza curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko zailtasun handienetako bat.

Bestalde, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) buruturiko BerdinHezi: Hezkidetzarako lehen urratsak txostenean atertako ondorioetako bat Hezkidetzak gizarte-politiketan garrantzia izatean datza. Honela dio: 

“Hezkidetza bermatzeko markoa eskaini dezaketen legeak badauden arren, genero-ikuspegia hezkuntzan nola txertatzen den aztertzea eta esku-hartzea gizarte-politiketako ildo nagusia izan beharko litzateke.

Horretarako autonomia mailan hezkidetzarako neurri zehatzak ezarri beharko litzatekeela uste da. Baita eskola guztietan hezkidetza planak egitea ere. Horretarako, baliabide ekonomikoak sortzea eta proiektu ezberdinetan dirua inbertitzeko nahia ezinbestekoa da”.

Uste dut, hau ere erronka potoloa dela hezkuntza formalarentzat.




jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07