blogak

Hezkidetzan esku hartzen

LEGEA, GUZTION ESKUBIDEA!!

 

Hezkidetzaren arlo honetako legedia gure ikasleen arteko berdintasuna ahalbidetzea baino askoz gehiago da. Ezinbestekoa da genero-ikuspegia txertatzea eta diskriminazio sexistari buruzko gogoeta indibiduala eta kolektiboa sustatzea.

Aukeratu dut LEGEDIATIK HARAINO ALDAKETETARA, tximeletalez!!!

Aspektu garrantzitsuak azpimarratzen ditu, ezinbestekoak gauzak aldatu ahal izateko. Ez da nahikoa legedia idaztea, bete egin behar da. Horretarako intentzionalitate politikoa ezinbestekoa da eta legedia betearazteko beste neurri zehatz batzuk ezarri behar dira ere.

Gustuko izan dut planteatzen duen leloa: ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT!!

Emakumearen borroka luzea izaten ari da eskubideak lortzeko. Bideo honetan, NBE Emakumeak borroka horren une garrantzitsu batzuk azpimarratu nahi izan ditu.

Bestalde, legedia aztertzerakoan, aipatu nahi nuke immigrazio-politikak eta emakume etorkinen kolektibo horren ikusgarritasun legala ez nuela ezagutzen. Hori ikertzeko nahian Malen Etxea emakume etorkinen elkarteaezagutu dut. Elkarte horren ekintza-ildoa Emakumeen Giza Eskubideen Defentsa da, eta, bereziki, emakume migratzaileena, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatuz, emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzaren helburuak lortzeko.

Etxea Haurralde Fundazioak argitaratutako “Pertson-Trafikoa-Sexu-esplotaziarako-eta-Lan-Esplotazioa-Eskal-Herrian-2020. Migraziorako ingurune seguruak” txostenaaurkitu ostean Marko legala aztertu dut. Ondoren kolektibo honen erreferentzia legala aipagarrienak:

  • Langile migratzaile guztien eskubideak babesteari buruzko Nazioarteko Konbentzioa. Honi esker lortzen da: “Langile migratzaileek eta horien familiakoek estatuaren babes eragingarria jasotzeko eskubidea izango dute, funtzionario publikoek edo pertsona pribatuek, taldeek edo erakundeek eragindako indarkeria, gorputzeko kalte, mehatxu edo larderiaren aurka.”
  • 4/2000 Lege Organikoa, atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa, eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa. Aurrerapauso nabaria egoera irregularrean dauden pertsona atzerritarren babesari dagokionez.
  • Emakumeak eta neskatoak sexu esplotaziorako salerosketaren aurka borrokatzeko 2015-2018rako Plan Integralari esker, autonomia-erkidegoak dira neurriak eta ekintzak gauzatzeko arduradunak.

Kolektibo horrek gabezia eta behar asko ditu, horiek bete eta hobetu egin behar dira. Etorkizunari begira beharrezkoa da hau bezalako estrategiakolektiboak indartzea eta elkarrizketa-guneak sortzea kolektibo horrentzat. 

Legedia hurbilagotik ezagututa, hezitzaile moduan,  uste dut desafio ederra dugula honako hau lortzeko:

Genero-ikuspegia duten hezkuntza-planak eta proiektuak sustatzea ezinbestekoa da, gizarteko eragile guztiekin batera eta modu koordinatuan lan egiteko. Azken helburua izango da genero-indarkeria mota guztiak prebenitzea eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna lortzea.

Hori aniztasunetikbaino ez da posible, eta arreta berezia eskaintzen kolektibo ahulagoei, desgaitasuna izateagatik, gutxiengo etnikoetako kide izateagatik, migrazioagatik edo gizarte-bazterketagatik. M. Subirats-en ildotik, hezkidetza hitza bi biztanleria-talde edo gehiagoren baterako hezkuntzari erreferentzia egiteko erabili ohi da. (Conquistar la igualdad: la coeducación hoy, 1994).

Hezitzaile moduan, zer ondorio atera dezakegu galdera hauek aztertzen baditugu? 



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07