Aurreko edizioetan FEMINISMOEN INGURUKO ikastarokideen arteko hurrengoko post hau aukeratu dot:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/legea-gutxiago-eta-benetako.html
Nire lantokian galdera horrela planteatu dot: ea bazekiten Espainian zein lege organikotan kontenplatu zen feminismoa curriculum-aren edukin bezala lehen aldiz. Eta gehienek erantzun zuzena eman didate, hau da, L.O.G.S.E.-n, Ley Orgánica General del Sistema Educativo, 1990koa. Lege honekin aurreko legea, 1970eko L.G.E., Ley General de Educación-ek zituen hainbat hutsune zuzentzeko asmoarekin onartu zen. Orokorrean hezkuntzaren kalitatea hobetzeko egistasmoa zuen nagusi. Eta horren baitan emakume eta gizonen arteko parekotasuna onartzen zen printzipio bezala eskola curriculum-ean. Alderdi hauek Instituto de la Mujer-gatik birpasatuak izan ziren.
Emakume feminista
Nik Rosa Luxenburgo figura aukeratu dot. Nahiz eta feminismoa ez zen bere lehen aldarrikapena, azpimarratzekoa da bere ibilbidea giza eskubide, langile eta emakume langileen aldeko borrokan. Borroka honen ondorioz erahila izan zen. Honera dakart bere aipu bat non kritikatzen duen burgesiaren sasi-feminismoa:
Monarkia eta emakumeen eskubiderik eza agintean dagoen klase kapitalistaren tresnarik garrantzitsuenak bihurtu dira... Dama burgesen alde bozkatu nahi izanez gero, estatu kapitalistak ezin izango luke ezer espero, erreakziorako laguntza eraginkorra baino. Gizonezkoen "prerrogatiben" aurkako borrokan lehoi gisa aritzen diren emakume burges horietako gehienak ardi otzan gisa ariko lirateke erreakzio kontserbadore eta klerikalaren esparruan, sufragioa izango balute (...) Lan edo lanbideak dituzten apurrez gain, burgesiako emakumeek ez dute ekoizpen sozialean parte hartzen. Beren gizonek proletarioei estortsioa egiten dieten gainbalioaren kontsumitzailekideak baino ez dira (...) Gorputz sozialeko bizkarroien parasitoak dira. Eta kontsumitzailekideak are amorratuagoak eta krudelagoak izaten dira bizkarroi baten bizitzarako duten "eskubidea" defendatzean, klase-domeinuaren eta esplotazioaren agente zuzenak baino (...) Klase jabeetako emakumeek fanatikoki defendatuko dute beti langileen esplotazioa eta esklabotza, horien bidez, zeharka, gizartean alferrikakoa izateko bitartekoak jasotzen baitituzte (...) Emakumeen berdintasunera deitua, emakume burgesen artean ondo garatzen denean, sustrai materialik ez duten talde ahul gutxi batzuen ideologia garbia da, gizonaren eta emakumearen arteko antagonismoaren mamua, berezitasun bat. Beraz, mugimendu sufragistaren izaera fartsa.” Women's suffrage and class struggle” (1912)