blogak

Hezkidetzan esku hartzen

KAIXO, IKASKIDEOK!

 

Kaixo, ikaskideok! Bego Ereño naiz. IRALEn urte batzuk eman ostean, aurten Ortuellako Berritzegunean tokatu zait lan egitea. Bertan, Hezkidetzako arduraduna izateaz gain, Normalizazioko aholkularia ere banaiz. Orain arte inoiz ez naiz ibili ez Normalizazioaren ez Hezkidetzaren arloan. Lehenengoak ez dit hainbeste beldur ematen; horretan eskarmenturik ez badut ere, graduondokoa egina daukat, eta ardura polita iruditzen zait. Baina, ai ama HEZ-KI-DE-TZA!!! Zer den ere ez dakit ondo… Hezkidetza, Bizikidetza, Aniztasuna, Bizikasi… Zenbat gauza barri hilabeterako! Horregatik, ikastaroa egiteko aukera eman zidatenean, pentsatu ere ez nuen egin. Jakina!, ezer ere ez dakit eta! Horrek ezinegon handia ematen dit; izan ere, beste batzuen aurkezpenak irakurri ditut eta denok duzue arlo honetan motxila handia! Ekarpenak egiteko kapaz izango ote naiz?? Dena daukat jasotzeko!!! Espero dut asteak pasatu ahala, eroso sentitzea…

Lan kontuak-eta alde batera utzita, izugarri gustatzen zait leku berriak ezagutzea, serieak ikustea, gastronomiaz gozatzea, irakurtzea… Baina, honengatik edo hargatik, azken urteotan denbora gutxi izan dut horiez disfrutatzeko. Edozelan ere, jatea bizitzeko beharrezkoa denez, horixe izan da gehien garatu dudan zaletasuna. Beti nago jaki berriak probatzeko prest… Nire gustukoenak Japoniatik, Indiatik, Libanotik… datozen errezetak dira. Nirekin harreman ona izan nahi baduzue, ez izan mizkinak eta eraman nazazue ezagutzen ez dudan jatetxe batera: beganoa, makrobiotikoa, realfooderra… edozeinek balio dit.

Lagunek esaten dute zakarra naizela, pazientzia gutxikoa eta arin pizten naizela. Ez dut uste guztiz egia denik, urteekin baretzen joan naiz eta (ezinbestean… karkar

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07