blogak

Hezkidetzan esku hartzen

JAIETAN ASKE GOZATU NAHI DUGU

Jaiek komunitate gisa ditugun balioak, nortasuna, ideologia eta egiturak erreproduzitzen dituzte, eta horietan gatazkak, botere-harremanak, rolen banaketa eta indarkeria-egoerak irudikatzen dira. Hori dela eta, aste honetan herriko jaiei begirada bota diet.

Ohiturak indar izugarria du, eta guztien jarrerak bereganatzen ditu, emakumeenak barne. Jaiak gure jakintza sozial eta kulturalaren parte dira, eta hori berdina da gizonentzat eta emakumeentzat. Gure bizitzan zehar ikasten ditugun gauza asko bezala, norbaitek zapuzten ez dituen arte, zalantzan jarri gabe xurgatzen ditugu.

Jaiak kolektibitatean bizi dira, identitaterako eta bizitza sozialerako garrantzitsuak dira. Horregatik, oso zaila da gauzak beste era batera ikusten dituen jende gehienarengandik bereiztea zure ingurunetik urruntzen baitzaitu.