blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Izena badu, bada

Izena badu, bada


Aste honetan, errepresentazioa eta denboraren erabilera dugu hizpide, eta esan behar dut, kasu honetan, ez dela asko arakatu beharrik emakume eta gizonen arteko aldea zein handia den jabetzeko.

Lehenego, filme edo telesailetako protagonisten inguruan hausnartzen hasi ginen, eta emakumezko zein gizonezko ez estereotipatuak aurkitzeko, eta argi dago buruari eragin behar zaiola horrelakoak aurkitzeko. Begiratzen dugun lekura begiratzen dugula, estereotipoz inguratuta gaude eta ez da erraza hauetatik urruntzen diren pertsonaiak aurkitzea. Laster izango ditugu gabon zaharrak eta ziur nago telebista kate guztietan urteroko irudi berbera aurkituko dugula: neska-gizon bikote bat kanpaikadak ematen; neska eder bat 0 gradutik beherako giroa izan arren erdi biluzik egongo dena; eta gizonezko interesgarri eta berregarri bat trajez jantzita (hotzik pasatu ez dezan). Zelan ahaztu Ana Obregon gazte eder hura, dardar batean, ohorezko hitz motako soinekoa jantzita, eta bere ondoan, Ramon Garcia traje dotorez, kapa eta guztiā€¦

Telebistaren gaiaren ondoren, gure inguruetako kale, parke eta plazetan emakumeen presentzia aztertzeari ekin genion, eta berriro ere ondorio berbera atera genuen: emakumeen presentzia xumea eta diskretua. Gai honen inguruan aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreren artean  Non dago beste erdia aukeratu dut, nik burututako behaketarekin oso otuta dagoelako eta datu oso zehatzak ematen dituelako. Deigarrienetako bat hauxe: gaur egun, Bilboko 900 kaleetatik 28k emakume izena dutela, hau da,  kale guztien guztien % 3k baino ez. Honetaz ohartuta, Bilboko udalak esku-hartzea erabaki zuen 2020ko urrian eta ahobetez onartu zuen udalbatzak ordutik aurrerako kale, plaza, parke, etorbide edo beste edozein azpiegiturak emakume izena hartuko zuela.




 

Nire ustez, hau ez da erronka handia, azpiegitura berriei emakume izenak jartzea ez baita lan nekeza, benetako erronka iruditzen zaidana da, gaur egun, gizon izenak dituzten kale, parke edo azpiegitura nagusiei izena aldatzea emakumezko baten izenaren ordez, izan ere, ez gara bakarrik kantitateaz ari, baita kalitateaz ere. Behatu beharko litzateke non kokatzen diren batzuen eta besten izenak, noren izenak dituzten kale nagusiek eta non dauden kokatuta gizonezkoen omenez eraikitako eskulturak, zein gizon profil eta zein emakume profil errepresentatzen diren. Konplexuak alde batera utzi eta emakumeen izenak herri eta hirietako txoko ilun eta baztertutetaik erdigunera ekarri behar dira.


jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07