blogak

Hezkidetzan esku hartzen

(IZAN) PARTE (HARTU)

 


Aste honetan ikasitako hainbat kontzeptu kontuan hartuta, hau da osatu dudan akrostikoa:



Aipatu bezala, irudian agertzen diren kontzeptu guztiek dute eragina emakumeon parte hartzean. Gure BELDURRAK gainditzeko, gure INTERESAK hartu behar dira kontuan, parte hartzerako AITORTZA bat SENTITU behar dugu, ESPAZIOA libre utzi behar da. PROZESU horretan BOTERE-harremanak irauli behar dira, eta LEGEDIArekin nahikoa ez eta GIZARTEAk ere bultza egin behar du norabide horretan, TALDE bezala babesa senti dezagun, HITZA hartzeko ahaldundu gaitezen eta ERASOAK gertatuko ez diren espazio seguruetan parte hartzea bizigarriagoa izan dadin.

 Bestalde, hau da iazko blogetik aukeratu dudan sarrera: emakumeok parte izateko parte hartu. Izenburu horretatik sortu dut neurea ere. Asko gustatu zait sarrera honi eman dion ikuspuntua eta tonua, eta “plazandre” kontzeptua gehitu izana ere oso interesgarri begitandu zait.

 Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatzen jarri eta aspektu interesgarri asko azpimarratu ahalko nituzke, baina horien artean bakarra aukeratu beharko banu, honakoa litzateke: parte hartzearen inguruan hausnarketa eta dinamika asko egin genitzake, baina guztien artean eraginkor eta sinpleena bat dela iruditzen zait. Batzuk isildu behar dira besteek hitz egin dezaten. Eta hori gertatzen ez den bitartean jai daukagu. Hori praktikan jartzen denean gertatzen dira benetako aldaketak.

Amaitzeko, inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatzekotan, honakoa izan daiteke bat.



EGK-ko elkarteekin Eragin #Plazandre txostena egin zen Euskadiko emakume gazteen errealitatea eta EGK-ko elkarteetako emakumeen errealitatea alderatzeko. Tresna eraginkorra izan daiteke gaiari buruz hausnartzeko eta baliabideak pentsatzeko, egoera nola irauli imajinatzen hasteko.

Beste tresna hau ere badago: Gazteak eta parte-hartzea - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Hemen esteka: https://egk.eus/wp-content/uploads/2013/12/Gazteak-eta-partehartzea.pdf

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07