blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Indarkeria Matxistaren errotik hasi

 


Aste honetan ere, indarkeria matxista izan dugu mintzagai, eta horrekin batera, ezin aipatu gabe joan dira maitasun erromantikoa, mikromatximoa eta LGTBIQ+fobiak. Oraingoan ordea, irakurgaiak indarkeria matxistaren erroetara joateko ariketa planteatu digu, eta, honekin maskulinitate berriei eta autodefentsa feministari buruz hausnartzeko. Baina zeintzuk dira maskulinitate berriak?

Josue Sánchezek PikaraMagazinen Jokin azpiazu soziologoari elkarrizketa bat egin zion maskulinitateei buruz hitz egiten. Bertan, honek, ‘berri’ kontzeptua kolokan jartzen zuen, izan ere zaharra eta berriaren arteko bereizketa honetan, lehenagotik ere bazeuden maskulinitateak ahazten diren.

Hala, 70eko hamarkadako Bartzelonan, marikak beren maskulinitate desberdinak agerian jartzen hasi zirenean, inork ez zituen "berri" gisa sailkatu–, eta ez zen izan klase ertaineko gizon heterosexuala birpentsatzen hasi zen arte, zerbait berriaz hitz egin zenean.

Dena dela, oraindik ere, erroturik dagoen maskulinitate eredua boterea
etaagintea edukitzea ahalbidetzenduen gizontasun ereduada. Sentimendu gutxikoa eta arrazionala.

Berdintasunaren fokoa oraindik ere, ordea, emakumeongan jartzen da. Ahaldntzeko prozesuetan egin behar genukeen hori azalarazi nahian. Eta, hau, zentzu batean ezinbestekoa izaten jarraitzen den arren, maskulinitateak ere landu, deseraiki eta eraiki behar dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, maskulinitateei buruzko lanketa bat egin zuen pasa den azaroak 25ean.

 


Bestalde, azken aldian, maitasun erromantikoari buruz eginiko lanketa ezberdinak ekarri nahi nituzke hona, emakumeen ahalduntzeindibidual eta kolektiboalortzeko estrategia feministarako gakoa izan dena. Baina zein lanketa egiten dute euren maskulinitatea lantzen dabiltzan gizonek maitasun erromatikoarekin? Gizonezkoek orokorrean?

     Hainbat gako planteatu nahi nituzke maitasun erromantikoa eta maskulinitateak uztartzeko, hezkuntzatik klabeak liratekeenak: 

  • Norbere sentimenduak irakurtzen ikasi, hala, besteekiko harremanetan ere hauek ondo adierazteko. 
  • Entzuten ikasi.
  • Komunikazioa landu. Zer pentsatzen dugun, zer adierazi nahi dugun, zer ulertu dugun, zerrek min eman digun… 
  •  Ahultasuna lasai adierazi. Denok gara ahulak eta denok behar dugu zainduak izan. Garrantzitsua dela uste dut hau lantzea.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07