Indarkeria matxista izan dugu jomuga aste honetan, gai latza bezain iluna, eta jendartean presenteegi dagoena, zoritxarrez. Ezin esan, ordea, denon betaurrekoetatik ikusten denik; izan ere, askok eta askok ez diote antzematen. Beraz, ezinbestekoa da azpimarra horretan jartzea. Izan ere, edozelako indarkeria matxista identifikatzea ezinbestekoa da, identifikatzeke nekez salatubaitaiteke. Horretan, ezbairik gabe, berebiziko garrantzia du hezkuntzak: erantzukizun itzela. Prebentzioan fokua jarrita, ikasleei askotariko indarkeriak identifikatzen erakutsi behar diegu, halakorik pairatuz gero irmo sala dezaten, konplexurik eta beldurrik gabe.
Horrekin batera, Batxilergorako Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik ipuin-liburuko “Igandea” narrazioa gomendatuko nuke; protagonistak jasaten duen indarkeriaren gainean gogoeta egiteko egoki deritzot.
Ezin aipatzeke laga Arantxa Iturberen Lehenago zen beranduliburuko “Maria eta Jose”, ipuin laburra bezain zabala. Taldean lantzeko egokia hau ere, DBHko bi zikloetan eta batxilergoan.
Blogeko iazko ekarpenak direla eta, honako hauaukeratu dut, datu esanguratsuak barnebiltzen dituelako, eta oso modu argian azaltzen, gainera.
Haitzuloaren kanpoaldean argi morea ikusiko ahal dute gure gazteek?