blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Ikuspuntua aldatuko ote dut?

 

Zera aitortu behar dizuet; ez zaizkit sare sozialak gustatzen. Besteak beste, denborak ihes egiten didan sentsazioa eragiten didate, eta ez zait gustatzen.

Jakin badakit ezinbestekoa dela sare sozialak ezagutzea baita maneiatzen jakitea ere; badakit gure ikasleen bizitzaren alderdi garrantzitsua direla. Badakit komunikaziorako, zabalkunderako, eztabaidarako, ideiak zabaltzeko, iritziak kontrajartzeko eta beste hamaika zereginetarako tresna direla.     

Halere, hori guztia jakin arren, ez zaizkit gustatzen.

Ez dakit; horrelako presio bat eragiten didate…Alde batetik, pentsatzen dut ideiak konplexuegiak direla lau hitzetan azaltzeko; denak ertz gehiegi dauka, eta horiek guztiak ez aipatzeak ezintasuna eragiten dit. Beste alde batetik, ez dut gogoko sare sozialetan, oro har, irudiak daukan indarra; bada, sare sozialetan parte hartuko banu, ez nuke jakingo zer argitaratu, zertarako, zergatik…

Sare sozialak erabili izan ditudanean intereseko guneak edota proiektuak jarraitzeko erabili ditut, ez besterik. 

Ez dut ukatuko; irakurgaiek baztertu dudan ikuspegia ekarri didate. Hala, ziberfeminismoaren kontzeptuak zerbait eragin dit; azken finean, sare sozialak gizartearen beste esparru bat diren heinean,  borroka espazio ere badira: sexismoa agerian uzteko, ereduak deseraikitzeko, eta beste batzuk sortzeko… Bai, horretarako eta askoz gehiagorako erabilgarriak dira sare sozialak. Baita emakumeak ikusgarri egiteko ere. 

Agian konbentzitu nauzue. Batek daki.

Haatik, oraindik ere, nahiago dut aurretik aipatutako gauza guztiak modu analogikoan egin, zer egingo diogu ba?



jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07