blogak

Hezkidetzan esku hartzen

IKUSEZINTASUNETIK PROTAGONISMORA

 

Historian, emakumea da ez dagoena, anonimoa, ikusezina…


Historian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria babestu izan dute. Biologismoaren izenean, askotan justifikatu dira gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak. Eta, nahiz eta emakume askok historian zehar borroka egin duten desorekan eta desberdintasunean oinarritutako paradigma horren aurka, ez digute inoiz haiei buruzko ezer kontatu.

Presentzia eta protagonismoa identitateari, botereari eta autoritateari lotuta daude. Horregatik, historian zehar emakumea objektutzat hartua izan da, eta ez subjektutzat, ezin izan du nahi duen identitatea garatu, ezta inolako botererik erabili ere.

Patriarkatuak funtsezko hiru mekanismo erabili ditu emakumeak bizitza publikoan ez agertzeko eta, ondorioz, egin dituen ekarpenak ezkutatzeko: androzentrismoa (gizona gauza guztien neurria, erreferentea izatea da),  sexismoa (emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa), eta ezagutzaren jabetza kentzea (Gizonak emakumearen lorpenez jabetu dira edo bere izenpean agertu dira).



Euskadin, iraganean eta egunez, espazio publikoa okupatzen duten emakume asko daude, eta "agintariak" dira bizitzako hainbat esparrutan.

Emakume horietako bat Bertha Gaztelumendi Caballero da, eta haren bizitzak atentzioa eman dit, beti aritu baita lanean giza eskubideak lortzeko eta emakumearen berdintasunaren alde.


BERTHA GAZTELUMENDI CABALLERO


Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun, 1962) gipuzkoar kazetaria, zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da. EHUn ikasi eta EiTB eta Emakunderako lan egin du.

Bertha Gaztelumendi Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informazioaren Zientzian graduatu zen eta Bake Ikasketak eta Gatazkak Ebasteko masterrak egin zituen Bradfordeko Unibertsitatean, Ingalaterran.

Euskal Herriko zenbait komunikabideetan lan egin zuen: Latinoamerikan korrespontsala izan zen 2003. urtetik 2010. urtera EITB telebistan. Justizia saileko Komunikazio eta Prentsa arduraduna izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza saileko eta Emakumearen Euskal Erakundeko, Emakunde, arduraduna.



2012an “Mariposas en El Hierro” dokumentala estreinatu zuen, Euskal Herrian ardaztuta. Bertha Gaztelumendiren hausnarketa dokumental honi buruz hauxe da: “indarkeria mota desberdinei buruzko gogoeta da, non emakumearen papera aldarrikatzen den gatazken konponketan eta gizartearen eredu berrien sormenan”.




“Nigar franko egingo zuen aitak” dokumentala 2014an aurkeztu zen. Honek Guda Zibilari eta eduki zituen ondorioei buruz hitz egiten du, lehengo pertsonan kontatuta dago Gipuzkoako herrixkako (Villabona) biztanleengatik, nortzuk garai horietako gatazkak bizi zituzten.

Nuria Casalekin “Las buenas compañías” zuzendu zuen. Errenterian 1975tik egon ziren borroka feministei buruz hitz egin zuten, 350 emakume baino gehiago espetxeratuta egonda adulterioa, abortua eta prostituzioagatik.

2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen.



“Volar” dokumental luzearen zuzendaria eta gidoilaria da eta Donostiako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen, 2017an. Dokumentala genero-indarkeriagatik tratu txarrak jaso dituzten adin eta lan desberdinetako bederatzi emakumeen bizitza kontatzen du.

"Atzerriko dokumental onenaren" saria, Annual Copenhagen Film Festivalen, 2019an. 14, Volar dokumentala irabazi zuen.





Bertha Gaztelumendi indarkeriari buruzko zenbait txostenen egilekidea da: “Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la experiencia de mujeres del área rural de Araba, ARGITUZ”, 2012an edo “Manual de divulgación sobre la realización de proyectos de recuperación de la memoria de la convivencia, Diputación Foral de Gipuzkoa”, 2015ean, besteak beste.

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Giza Eskubideen Elkarteko kidea da ARGITUZ elkartean.

2019an, "Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa" dokumentala zuzendu zuen.



HEZKIDETZAREN ERRONKAK

MarianMorenok bere artikuluan “la historia de la humanidad en femenino” dio: “Gizateriaren historia, oro har, maskulinoan kontatu da; izan ere, Gizonezkoaren Historiaz hitz egin ohi da gizateria osoari buruz hitz egiteko. Gerra, botere, konkista, inbasio, aberriaren guraso eta abarren historia izan da. Badira urte batzuk unibertsitateko emakumeek historia femeninoan ere kontatzea erabaki dutela, eta, horiei esker, testuliburuen historian erabat isildu diren emakumeak aurki ditzakegu.”

Artikulu honetan, emakumeak protagonista hartuta, gizateriaren historian zehar ibilbidea egitea proposatzen du.

Historia emakumeen ikuspuntutik berridatzi behar da, eta emakumeek bizitzako esparru guztietan egin eta egiten dituzten ekarpenak argitara atera behar dira.

Konbentzituta nago hezkidetza dela emakumea ageriko egiteko bideetako bat, ezkutukoa esplizitua eginez, emakumeak curriculumean integratuz, txikitatik desberdintasunak eta diskriminazioa saihestuz, patriarkatuaren mekanismoak identifikatuz eta ikasleei kontziente eginez.

Eskola hezkidetzaileak gizarte-eredu bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen lagun dezake.


BLOGEAN EGINDAKO EKARPENAREN GOMENDIOA

Gomendatu nahi dut Nagorekegindako ekarpena blogean “Herstoria” idazteko beharra oso ondo azaldu duelako historia berridazteko beharra emakumeen ikuspuntutik. Bere ekarpenean agertzen den bideoa, Arantza Urretabizkaiarena, oso interesgarria iruditu zait.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07