blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Ikaskuntza Diseinu Unibertsala hezkidetzan ere bai.

 Hezkidetzan zergatik ez?



Nik proposatzen dut Ikaskuntza Diseinu Unibertsala zabaltzea eremu guztietara benetako inklusioa lortzeko.








Errepresentazioa eta denbora erabileraren inguruan hasteko hausnarketa egiten ondoko aipua hartu dut, aste honetako irakurgaietatik.


Ondoren nire buruari galdetu diot nola lor dezakegun aukeratutako aipuan adierazitakoa. Zeintzuk diren eman behar diren baldintzak hori lortzeko. Nire aurre-ezagutza eta gehiago jakiteko dokumentazioan oinarritu naiz galdera honi erantzuna emateko ikerketa gisa.


Arkitektura hezkidetzaileari buruzko ideia egiteko Ula Iruretagoienaren artikuluabaliagarria izan daiteke, bere ekarpenak IDU-ri gehitzeko.

Iratxe Esnaolak dion moduan: "2030 Agenda" gauzatzeko ezinbesteko lanabes kontsideratzen dira datuak, ebidentzietan oinarritutako politikak sortzeko behar-beharrezkoak direlako: genero datuen arrakalaere desagerrarazi beharko da, hortaz, genero berdintasunean aurrera egiteko. Bestalde, genero arrakalarik gabeko datuak beharko ditugu.

Hezkidetzaren ikuspegia erabiliz, hezitzaileon eta hezkuntza sistemaren erronka eta betebeharra da ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak aztertzea, eta sexismoa eta androzentrismoa antzematen denean, birdefinitzea.

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daiteke digitalizazioari buruzkoartikuluhau, kontuan hartuta nire ikuspegitik ikus-entzunezko komunikabideak digitalizazioaren barruan koka daitezkeela.

Bukatzeko pasa den edizioko blog sarrera aukeratzeko kontuan izan dut, 15-30 arteko lerroko sarrera emandako gomendioa, nik landutako ideiarekin duen lotura eta bukatzeko irakurtzeko erreza eta ulergarria egin zaidala.



jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07