blogak

Hezkidetzan esku hartzen

IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN

 Aste honetan azpimarratuko dudan ideia nagusia da: genero identitatearen garapenaren ahalmena pertsonen errealitatea eraldatzeko.

Ikastarokide baten posta aipatuz, Edurne-ren Identitatearen garapena gomendatu nahiko nuke. Asko gustatu zait autokontzeptua eta identitatea bereizteko erabili duen eskema. Hemen uzten dut berriz ere:




Heziberri 2020 aztertuta, esaldi baten ordez ondoko paragrafoa aipatzea aukeratu dut, azken esaldia azpimarratzeko:


Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleek beren burua prestatu eta oinarrizko konpetentziez jabetu behar dute, gero eta globalizatuagoa eta interdependenteagoa den mundu honetan bizitzeko. Bistakoa da oinarrizko premia komun horiei emandako erantzun kulturalak askotarikoak izan direla eta oraindik ere hala direla. Gizakien premiak antzekoak direla jabetu behar dugu, denok parekoak garela ohartzeko. Kultura bakoitzak premia horiei emandako erantzunak ere ezagutu behar dira, etnozentrismoa saihestu eta bestelako kulturen ekarpenak balioetsi edo onetsi, kultura-artekotasunaren eta kultura-inklusioaren bidez errespetua eta elkarrizketa sustatu asmoz kulturen artean. Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta genero- eta kultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira kultura-, genero- eta sexu-nortasunagatik desberdintasuna sustatzen duten ereduak.


Azken esaldi horretan azpimarratzen dena betetzeko, ezinbestekoa da sustatzen ditugun ereduen diagnostikoa eta azteketa egitea, abiapuntutzat hartueta ereduak eraldatzera jotzeko.


Gaur egun arte, genero-identitatearen inguruan emandako aurrerapen ugariak denok ezagutzen ditugu, baina oraindik ere lan handia dugu egiteko; bai hezkuntza arloan eta baita hezkuntza arlotik kanpo ere. Eredu berriak aldarrikatu behar ditugu lau haizetara!


Bukatzeko, "Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasuneko politiketan" mintegiaren saio  bat utzi nahi nituzke hemen, interesgarria egingo zaizuelakoan.



jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07