blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HIZKUNTZA ETA SEXISMOA

 

Aste honteko post-a jolas batekin hasiko gara!

 


Jarraitzeko  aurreko edizioetako post hau aukeratu dut

JENDARTE SEXISTA= HIZKUNTZAREN ERABILERA SEXISTA

Zer dela eta honako aukeraketa?  Hasieran planteatzen dituen galderak hausnartzeko  gunea irekitzen dute  eta  galdera horien  atzetik ekarritako baliabideek ideia interesgarri eta gaur arte ezezaguna erakutsi dizkidate.

 “Euskara eta feminismoa” aurkezpenean tesi edo idea  hau agertzen daZaintzaren ideología, euskera feminizaziotik eraikitzen denean eta feminizazioa euskeratik.  Ideia polita iruditu zait, magalean hartutako ahurra zaindu behar duenaren sentimendu berberarekin bizi izanten dugu;  euskera txikia eta ahula da horregatik babestu eta besarkatu  behar dugu. Balore femeninoetatik eraikitako diskurtso  freskoa da euskadunak egiten gaituena. Hau guztiagatik honako posta aipatu dut.

Eta daudenen artean  Emakundek egindako gida  hau gomendatuko dut: Hizkuntza, hitzak baino zeozer gehiago. EMAKUNDE. 1988. Gida ez da berria baina nire ikuspuntutik  argia eta laburra da beraz erabilgarria dirudit. Hiru ataletan banatuta dago, hizkuntzaren garrantzia garapen pertsonalean, hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoa eta proposamenak hausnarketa eta aldaketarako.  

 

Bukatzeko,  jendeartean eta ikastetxetan  hizkuntza sexista ez erabiltzeko erronkak  non daude? Lehenengo pausoa gure hizkuntza sexistaz ohartzean eta onartzean datza.  Amelia Barquinek dion moduan gure Agur jauna maitearen letra  aldatzea eta behean agertzen den moduan ez dakar munduko zutabeak erortzerik.

 

Beraz  hausnarketa egin ondoren ausartak izango gara eta pedagogia eginbehar  dugu, orokorrean jendartean eta ikastetxean bai eta ikastetxeko dokumentuekin, familiekin (laneko eta etxeko familiak), ikasleekin, lankideekin…

 

 Hizkuntzak gu erabiltzen gaitu hizkuntza guk erabiltzen dugun bezainbeste   beraz, zaindu dezagun nola erabiltzen dugun zer  esaten dugun  eta nola esaten dugun, horrek denak eraikiko baitu bai gu bai gure giazartea.

 

Ezin dut bukatu post hau  2  abesti aipatu gabe:

      1.Amelia Barquinek aipatutako Agur jauna bertsio berria

Agu,r jauna/eta andreak/agur t´erdi./Danak berdinak/einak gire:/zuek eta/bai gu ere./Agur, jauna/(e)ta andreak/agur t´erdi./Hemen gire/Agur, denak. 

     2.   Patriarkatuaren kontrako borroka munduko bazter guztietan dagoela adierazten duen     bigarren hau



jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07