blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HEZKIDETZAN INOR MENPEKO

 

Aste honetako hausnarketa egiteko lehendabizi egindako inkestaren emaitzak aurkeztuko ditut; ikusten den bezala Hezkuntzako lankideak (3) eta Hezkuntzatik kanpokoak (3) izan dira, azken hauek lagun hurbilak. 


HEZKUNTZAKOAK: 

Zer da hezkidetza? 

Zeintzuk dira jarduera ildoak?


Ikasleak berdintasun eta aniztasunezko hezkuntza eredua


Sexismoa desagertzea; 

Emakumeen kontrako indarkeria desagertzea; 

Sexu-genero desberdinkeriak desagertzea; 

LGTB fobia eta beste bazterkeriak desagertzea


Bizikidetza egoki baterako bidea, guztien artean eraikia, guztien ongizatea xede izanik.

Bizikidetza esparruan parte hartzen duten norbanako guztiak osatzen duten sarean sor daitezkeen etenak identifikaztea; eten horien zergatia ondorioztatzea; nola esku-hartuko den eta planifikatzea; estrategiak finkatu; estrategiak erabili eten den haria lotzeko; funtzionatzen duen guztiaren hedapena.

Pertsona bakoiza errespetatzen (bere berezitasunen arabera)  egiten den hezkuntza, genero, rol eta jarrera sexistak kontutan hartu gabe. 



Kontzientzia kritikoaren garapena

Genero berdintasuna

Bizikidetza /Tratu ona

HEZKUNTZATIK KANPO:


Ez dut inoiz hezkidetza hitza entzun. 

?????

Berdintasunean heztea; gizaki, pertsona guztiak eskubide eta aukera berdinetan heztea sexu desberdintasunik egin gabe.

Genero berdintasuna

Eskubide eta aukera berdinak. 


Nortasun desberdinen errespetoan heztea



Genero bereizketarik ez.

Indarkeria sexista desagertzea

Feminismoa

Orokorrean Hezkidetza zer den edota zerk biltzen duen dakitela adierazten dute emaitzek, bana harritu nauena da oraindik bateren batek esatea ez duela inoiz entzun; zaila egiten zait gaur egun burura ez etortzea inongo hitz edota  kontzepturik....baina aldi berean, horrek esan nahi du, lana dagoela oraindik gizartean hezkidetzaren inguruan sentsibilizatzeko, ondoren jokabideen aldaketak emateko.                                               



Bestalde, aurreko edizioetako ondoko sarrera aukeratu dut , izenburuak erakarri egin nau, 

INON EZ INOR MENPEKO

eta gainera bat nator aipatzen dituen hezkidetza lantzeko 5 arrazoiekin:






jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07