blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

Aste honetan heziketa afektibo sexual hezkidetzailea bermatzeko ezinbestekoak diren gakoak ikusi ditugu. Horretaz gainera, bi kontzeptu garrantzitsu bereiztu ditugu: afektibitatea eta sexualitatea, harremana duten bi kontzeptu izan arren ez dute esanahi berdina.

Aurreko urteko ikastarokide honen POSTA aurkezten dizuet gorputzen auzia jorratzen duelako. Izan ere, emakumeon gorputza ikusentzunezkoetan batez ere, errepresentazioa gizonezkoekin konparatuz urriagoa izateaz gainera, hipersexualizatuta dago eta emakumeen objektibizazioa eragiten du askotan. Gainera, patriarkatuak legitimatu zituen edertasun kanonen barruan dauden gorputzak soilik erabiltzen ditu. Modu horretan, emakumeok edertasun kanon horren barruan egoten saiatzen gara, bizitzan arrakasta izateko ezaugarri horiek izan behar ditugulako. Honi jarraituz, ikastarokide honek ezarritako bideo bat utziko dizuet, gure burua eta gorputza gehiago maitatu behar dugula azpimarratzeko.

Aste honetan ikusitako gaia lantzean burura etorri zait film-labur bat, bi mutilen maitasunaren inguruan, nola saiatzen diren euren maitasuna eta sexu orientazioa eskutatzen. Zoritxarrez, oraindik egun gertatzen den egoera da eta espero dugu gero eta sentsibilizatutagoak egotea sexu orientazio anitzak.
 
Azkenik, heziketa afektibo-sexuala hezkidetzailea eskaintzeko eremu hezitzailean egon daitezkeen ERRONKAK hurrengoak direla uste dut:
  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa​ eta ​prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea​. Heteroaraua ​gaindituz​ orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak (hierarkiarik gabe) direla bermatuko duen heziketa izatea. Halaber, aniztasun guztien errepresentazioan emakume eta gizonen parekidetasuna ziurtatzen duena.

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07