blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

Nire ustez landutako gaiaren leloa “Errespetatu” litzateke. Hezkuntzako erronka bakoitzak nahi duen bezala izateko eta askatasunean bizitzeko eskubidea bermatzea da.

Argazkia: https://lamenteesmaravillosa.com/cuales-los-tipos-orientacion-sexual/
Programa: https://studio.polotno.dev/

Adibide gixa bideo hau daukagu “El amor no tiene etiquetas”.

 

Kontuan izanda gaur egungo gazteak amodioaren inguruan dituzten sineskeriak lan asko dago egiteko. Beharrezkoa da hezkuntza afektibo-sexuala lan egitea zer askotan nahiz eta “ezer ez egitea, egitea da”-n beti ez da zentzu berean betetzen, Ikusgai dauden modeloak, orokorrean heterosexualak direlako. Hezkuntzan armairutik ateratzerakoan ingurunetik indarkeria jaso dezakezu, bakoitzak bere iritziak ditu eta horren kontra joatea… zaila da, beraz errespetua da geratzen zaiguna.

Ikerketa eta txosten asko dira maitasun erromantikoa indarkeria matxistarekin zerikusi zuzena daukala adierazten dutenak. Hauen artean:

- Jóvenes, amor romántico y violencia en la pareja

 - “Genero desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan” dokumentu honen 62. orrialdean testu hau topatu dezakegu: “Sentimenduekin ere horixe gertatzen da eta errazago da «maite zaitut» esatea gizarte sareez baliatuz, ezen aurrez aurre esatea baino. Izan ere, gehienak bat datoz adierazpen hau maizago erabili eta irakurtzen dutela gizarte sareetan, benetako bizitzan baino.”

- II. Hezkidetza-plana, 16. orrialdean hau irakur dezakegu "sexu-indarkeria (indarkeriaren biktimen kasuen %31 14 urtetik beherakoa da eta %35,8 14 eta 17 urte bitartekoa. 14 eta 17 urte bitarteko biktima nerabeen %31,4k bikotekidearen edo bikotekide ohiaren erasoa jasan zuela 2017an”

- El iceberg digital machista: análisis, prevención eintervención de las realidades machistas digitales que se reproducen entre laadolescencia de la CAE

- Competencias docentes para la prevención del ciberacoso y delito de odio en Secundaria


Horregatik hezkuntza afektibo-sexuala funtzezkoa da


Anne Etchegoyen, Itziar Ituño - No Es No (Clip Officiel) 


 

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau proposatu nahi dizuet.

Gustatu zait erabili dituen argazkiak eta bideoak

 

Aste honetako gaiaren inguruko baliabide (abesti, irudi, bideo), irakurketa edo erreferentea izan daitekeen norbait proposatu ikasleekin erabiltzeko.

Gomendioa, Emakundeko Nahikoonline, hainbat unitate didaktiko proposatzen ditu:

Hemen uzten dizuet CarmenRuiz Repulloren Pepe eta Peparen erlazioaren bideoa hausnarketa egiteko.


Nire ustez erronka nagusiena estereotipoak apurtzea, sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea eta aniztasunean heztea. Eta helburu hauek lortzeko bai formazioa eta bai konpromisoa behar da eta ez bakarrik hezkuntzan lan egiten duten pertsonena baizik eta alderdi politikoena eta gizartearena.


Azkenik Emma Watson-en bideo hau aukeratu dut, Berdintasuna denen ardura delako eta denen konpromisoa behar duelako.



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07