blogak

Hezkidetzan esku hartzen

HAUTSI, ERAIKI, ASKE BIZI

 


Aste honetako lanarekin hasteko aurreko taldekideen post-ak irakurtzen aritu ondoren  MarĂ­aren post hau aukeratu dut  bere hausnarketarekin bat natorrelako eta gaia lantzeko baliabide interesgarri ugari eskaintzen dizkigulako.

Aste honetako gaiaren inguruko baliabide posibleei dagokionez honako hauek eskaini nahi dizkizuet:

  • Xabier Iturberen hitzaldi hau  interesgarria egin zait klaustroan lantzeko.

  • Haur Hezkuntzako lehen urteetatik lanean hasteko materialen artean honako bideotxo hau erabil daiteke :



  • Eta honako hau LH-ko goi mailetan eta DBH-ko mailetan ikasleek ikusteko modukoa iruditu zait. Aste hauetan landutako hainbat gai oso modu ulergarrian azaltzen direlako.





Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka

Nagusiei dagokionez lehenik eta behin norberak konturatu beharko genuke nolako enkortsetazioarekin eraiki dugun gure nortasuna. Hausnarketa prozesu baten ondorioz konturatu gaitezke gure hautuak baldintzatuak izan direla etengabean.

Norbanakoaren afektibitatearen estrukturaketa  egiteko baliabideak eskaini beharko genituzke hezkuntzan eta jendartean.

Horretarako taldean hausnartu, formatu behar gara eta horrela eremu hezitzaile doituak eraikitzera iritsi gaitezke.

Talde lan koordinatuak behar ditugu aniztasunari errespetuz biziko diren eremu hezitzaileak sortzeko.

Lan handia dago estrategia , plan zehatzak garatu behar ditugu ikastetxeetan eta garrantzitsuena: plan horiek gauzatu egin behar dira modu koordinatuan ondoren egindakoa ebaluatu eta hortik hobekuntzak diseinatuaz aurrera egiteko.

 


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07