Asteon landu ditugunak kontuan hartuta, argi dago jaien eta ospakizunen inguruko irakurketa kritikoa egitea ezinbestekoa dela; betaurreko moreak soinean baino ezin daiteke tradizioaren “zama ” arindu. Atzera begiratu, gogoeta sakon egin eta birplanteatze-lana egitea dagokigu.
Hori dela-eta sortu dut, hain zuzen ere, honako memea:
Ildo bereko ideiak biltzen dituen post hau aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/jaiak-ospakizunak-eta-gainontzeko-une.html
Izan ere, oso ekarpen aberatsak ditu; besteak beste, https://dantzan.eus/kidea/aritz/maridomingi-go-home/oier/mari-domingi-ez-eskerrikasko .
Irakurgaian ikusi dugun moduan, azken hamarkadan maiz Olentzeroren aldamenean Mari Domingi ageri da, askorentzat haren bikotekide dena. Sinbolikoan zer dagoen argi geratzen da uste horrekin: parekidetasuna emakumezko bat ondoan jartze hutsarekin lortzen da, nahiz eta bigarren mailan laguntzaile gisa agertu; eta Olentzerok emaztea behar du (heterosexuala da, eta maitasun erromantikoaren baitakoa).
Ukaezina da ospakizunon hondoari begira hezitzaileok lanketa egin beharra daukagula. Bide horretan, egoki deritzot, adibidez, ikasleekin mahaingurua antolatzeari, eta, horretarako, egokiak iruditu zaizkit oso honako urratsok:
Badugu zer desikasi eta zer ikasi.