blogak

Hezkidetzan esku hartzen

GATAZKARIK? BAI MESEDEZ!

 

Mendelek egindako esaldi honekin hasi nahiko nuke nire gogoeta txiki hau, ados bainago XIX. mendeko naturalista honek egindako baieztapenarekin. Gero, ordea, eskola eremuan gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko disfuntzio edo patologiatzat hartzen direla irakurri eta gero Egia da eskola garaia dela pertsona bezala garatu eta bizitzan aurrera egiteko estrategiak landuko ditugun etapa. Beraz, orokorrean gatazken kudeaketa estrategia hau bizitza guztiko eremuetara zabaldu dugula uste dut orokorrean . Mendelek dioen bezala gizakiak gatazka berezkoa badu eta eskolak gatazkak saihestu beharrekoak direla erakusten badigu, a zer nolako estresa! Amaieran Neori bezala gertatuko zaigu...

 


Horregatik, Johan Galtung soziologoak gatazken inguruko ikuspegi positiboaren aldeko aldarria gustatu zait. Gatazka gainditzen saiatu beharreko erronka bezala aurkezten du eta honek gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat omen da, aldaketaren arrazoia. Azken honekin errazago eraman dezakegu Mendelen penitentzia. Gatazkak, orduan, bizitzako eremu guztietan agertuko zaizkigu, hauek saihestu beharrean hauen kudeaketan trebatu beharko! Eta gatazka bera gu pertsona bezala garatzeko ezinbestekoak ditugun aldaketen eragilea bada, pare bat gatazka mesedez, ez asko ez gutxi eginak, bere puntuan!


Gaur egun hezkuntza-komunitatean kezka sakona dago ikasleek gero eta portaera bortitzagoa izaten dute eta, ikaskuntza-giroari eta ikasleen ongizateari kalte eginez. Hori dela eta, irakasleen erronka nagusietariko bat indarkeria saihestea eta eguneroko gatazkak kudeatzea da. Beraien kudeaketa egokia egiteko garatu beharreko gaitasun eta tresnen ezagutzak ezinbesteko garrantzia dauka. Honek eskola barneko bizikidetza hobetzeaz gain, ikasleen ikasketa arrakasta hobetu eta bizitzako edozein eremuetan eragiteko prestatuago egongo dira: eremu profesional zein pertsonalean. Honekin batera irakasleak bizikidetzan trebatzeko material hau aurkitu dut, non gatazken kudeaketen inguruan dinamika desberdinak aurkezten dituen.

GATAZKA. GATAZKAK KUDEATZEKO MATERIALA


 


Bideo honetan Komunikazio Ez bortitzean (KEB) oinarritutako JIRAFEN HIZKUNTZA liburuaren aurkezpena egiten da, non irakasleei ikasleekin lantzeko proposamen sorta eskaintzen die. Emozioak, beharrak, gatazken kudeaketa eta autoestimua lantzeko etapa desberdinetarako dinamikak biltzen ditu. Irakasleentzat ezinbesteko euskarria, zeharkako hezkuntza-gaitasunetan oinarrituta, bizitzarako behar dituzten balioetan sakontzeko. Interesatuak: https://nereamendizabal.eus/baliabideak


Amaitzeko #Ander Alonso-ren POST-a ekarri nahiko nuke hona. Non Rigoberta Menchuren hitzek duten balioa eta garrantzia azpimarratu nahiko nukeen. La paz no es solamente la ausencia de la guerra, mientras haya pobreza, racismo, discriminación y exclusión difícilmente podremos alcanzar un mundo de paz”. Bake faltsu batean bizi garenaren beste adibide bat.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07