blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Gatazkak eta asertibitatea

 Aste honetan lantzeko gaia "Gatazkak" da. Nahiz eta sarritan bai eremu hezitzaileetan zein GURE egunerokotasunean hauek ekidin nahi, harremanetan berezkoak direla eta hauek oso presente izan behar ditugula buruan izan behar dugu. Horregatik, sortu dudan leloa hurrengoa da:


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean, gehien erakarri nauena Oihana Sanchezek egindakoa izan da. "Gatazkaren alderdi postiboa hezkidetzan" Izenburua irakurrita, posta irakurtzeko jakinmina piztu zait. Orokorrean, gatazka hitzari izaera negatiboa atxikitzen zaio eta pertsonon garapenean eta ikaskuntza prozesuan ezinbesteko gakoa da. Oihanaren testua oso garatua dagoela uste dut, bai bideo ezberdinak erantsi dizkiolako eta baita elementu ezberdinak mahai gaineratzen dituelako. Hauen artean, bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa lantzeko erronka bezala, Isabel Fernandezek proposatzen dituen bost eremuak oso baliagarria iruditu zait.



  • Kontzientzia hartzea: etengabeko prestakuntza eta genero-ikuspegia.

  • Curriculuma: bertan txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentziak.

  • Banakako tutoretza: gatazka bakoitza ezberdina da eta birziklapen kontzeptua erabiliz hauek eraldatu.

  • Partaidetza: guztien parte-hartze aktiboa sustatu, horretarako guneak eskeiniz.

  • Antolakuntza:espazio eta denboraren kudeaketa parekidean oinarrituz, parte-hartze aktiboa bermatzea.


2016an eusko jaurlaritzak tratu txarren inguruko ikerketa gauzatu zuen eta bertan gatazkei begirako atala ikus daiteke. Ikerketaren izenburua "Ikasleen arteko tratu txarrak Euskadin. 2016ko ikerketa." da eta link honetan aurki daiteke: https://www.euskadi.eus/hezkuntza-berri-elkarbizitza-dokumentuak/web01-a2hberri/eu/.  Behin dokumentua irakurrita, bi gauzek arreta erakarri naute. Alde batetik, 2013-2016 urte bitarteko gatazken bilakaerari dagokionez, DBHn LHrekin alderatuta, gatazken kopurua murriztu ziren. Honakoa, LHn DBHn baino ehuneko altuagoak beti ematen zirela bulliyngeko datu orokorrekin lotzen Dute. Ikerketa honen ustetan, ikasle gazteek haurrek baino kontzientzia handiagoa Dute tratu txarren inguruan eta hori dela eta, horrelako kasuak gehiago sahiesten dituzte.

Arreta deitu nauen beste elementu bat, gatazkak direla eta ikastetxeetan burutu diren ekintzen atala da. Bertan, zigorrei bakarrik  erreparatzen zaie eta gatazkei aurre egiteko bide hezitzaile bakarra balitz ulertu daiteke. Nire ustetan eta bizi izandako esperientzia ezberdinen ondorioz, gatakak modu hezitzailean eta asetiboan esku hartu beharko lirateke. Gatazken konponbidean eta honen erelato ezberdinetan arreta jarri eta hauek modu hezitzailean eta enpatikoan konpondu beharko genituzke.

Post honekin amaitzeko, asertibitatearen garrantzia mahaigaineratu nahiko nuke. Komunikatzeko modu bat izatetik, jendartean zein heziguneetan harremanak ulertzeko modu bezala transmititu beharko genuke. Hona hemen haurekin lantzeko baliabide ezberdinak:






jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07