blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Gatazka: Zoritxarra edo aukera?

 

Oso hedatuta dago gatazkari eranztea konnotazio negatiboa; tamalez, horrek gatazkaren kudeaketan eragin handia dauka, kudeaketaren malgutasuna eta arintasuna mugatu egiten du. Interesgarria izango zen gatazkaren ikuspegi negatiboa eraldatzea, baina non edo nondik hasi?

Lehenengo sozializatzeko gunea familia da eta bigarrena eskola. Beraz, eskolatik hastea ez legoke txarto. Baina zelan bizi dugun irakasleok gatazka? Aukera lez edo zoritxarra lez?

Honi buruz asko eta oso argi hitz egiten du Paco Casconek. Birpartekatuko dizuet Mariak bere post-an, “Gatazkak, bizitzaren parte”-an, partekatu zuen bideoa. Orain dela urte batzuk, Gasteizen egindako Kongresu batekoa.



Beraz, gatazkak aukera bezala begiratzeko eskola probentzioan kokatu behar dugu, Pacok erabilitako eskeman ondo ikusten da:

Hemen ikusten da probentzioa eta ikasleen autonomia garatzeko zer nolako garrantzia daukan talde/harremanak lantzea, hizkuntzaren erabilera (komunikazioa), kooperazioa eta kolaborazioa bultzatzea (elkarlana) eta gatazkaren kudeaketa eraginkorra eta baketsua bultzatzea.

Probentzioa garatuz gero, gatazketan helduen parte-hartzea hezitzailea izango da eta ez epaitzagilea, bakar-bakarrik kasu gutxietan kudeaketa punitiboa (zigortzailea) egongo da, kasu oso larrietan. Paco Gasconek ondorengo piramidea proposatzen du gatazkaren aurrez-aurreko lanketan:

Paco Casconekin bukatzeko partekatu dizuet euskaraz itzulita dagoen bere materiala, Gatazkan eta gatazkarako hezi”, bideoaren laburpen giza har daitekeena. 

Material gehiago eskuratzeko Eusko Jaurlaritzako Webgunea “Gatazkan hezi”.

“Ecologia emocional”ean erabiltzen dugu metafora bat eta eskolako talde indartsu batean erabili izan genuen eta eraginkortasun handia atera genion. Metafora hori “La casa de la palabra da” (Toguna).

Metafora horrek gatazkak ebazteko unean lau jarrera kontuan hartzeko balio digu. Hau da, gatazka bat kudeatu bitartean, umiltasunarekin konektatuko naiz (beste pertsonak erakuts diezadake gertaeraren nire ikuspegia ez dela soilik zilegi), haserrearen/amorruaren kudeaketa egokiarekin, elkarrizketarekin eta hizkuntza menderatzearen kudeaketa egokiarekin -adierazpen ez-iraingarriak eta komunikazioa errazten duten hitzak hautatuz).

Pasaden edizioetako postak irakurrita aipatuko dut Oihana Sanchezena, “Gatazkaren alde positiboa”. Bertan estrategia batzuk eskaintzen ditu Ausarten kluba, asertibitatea eta komunikazio estrategiak (entzuten eta modu eraikitzailean erantzutea, komunikazio asertiboa).

Horregatik, probentzioan kokatuko nuke erronka nagusia:

  • ·         Harremanak edota talde kohesioaren lanketa
  • ·         Komunikazio eraginkorra eta asertiboaren lanketa
  • ·         Kooperazio eta kolaborazioaren lanketa
  • ·         Gatazken kudeaketa baketsuaren lanketa











jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07