blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Feminismoaren ezinbesteko presentzia sareetan ere.


Emakumeak espazio guztietan bistaratzea, batez ere kulturalki gizonek beti okupatu izan dituztenetan, bide bakarra da gizarte demokratiagoa lortzeko. 

Azpimarratu beharreko puntu bat da ibilbide hori batzuetan zaila izan daitekeela, emakume asko zalantzan, epaituta, kontrolatuta eta baita erasotuta ere sentitzen baitira. Ziberespazioa ez da errealitatetik oso desberdina, nolabait esateko, mundu paraleloak dira, batzuetan continuum bat, astean zazpi egunetan hogeita lau orduz, batez ere ziberbullyngaz ari garenean.

Irakurritako arikuluei dagokienez, honako esaldi batzuk nabarmenduko nituzke: gure talentuaren erdia galtzeko prest al gaude?, karrera zientifikoetan emakumeen presentzia eza dago, sare sozialetan emakumeen ehunekoa gizonena baino txikiagoa da, gurasoek kontrol handiago dute sareetan neskengan mutilengan baino.... Begi-bistan da oraindik lan asko dagoela egiteko.

Bi ideia positiboekin geratzen naiz etorkizunari begira jarraitzeko, alde batetik, tratu onei buruz hitz egitearen garrantziaz, eta bestetik, ziberaktibismo hezkidatzailea aldaketarako tresna gisa erabiltzea.

Jar gaitezen horretan, denboraldi batez gure erresistentzia, beldur eta segurtasunik ezarekin bizi behar badugu ere.




jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07