blogak

Hezkidetzan esku hartzen

“FEMINISMOA ZIBERAKTIBATUZ, GAZTEEK OTSOARI ORTODONTZIA EGIN”


Gazteengana hurbildu nahi badugu, lehenengo pausua haiek ezagutzea da. Zer iritzi, uste, gustu dituzten, eta horrez gain, nola komunikatzen diren haien artean. Ez baitugu berdin bizitzen egungo errealitateak belaunaldi ezberdinetako pertsonek. Izan ere, ez ditugu esperientzia berdinak bizi izan, bizitzako lehentasunak eta beharrak ezberdinak dira, eta harremanak egiteko bestelako modu bat dugu. Beraz, faktore horiek guztiak aintzat hartu beharko genituzke, haiengana iristeko asmoa badugu behintzat.
Gainera, gaurko gazteak etengabe ari dira informazioa partekatzen, hitzen nahiz irudien bidez, batez ere Instagram bidez. Norberak bere indibidualismotik osotasun batera egiten du salto kllik batean. Horri eutsi beharko diogu aurrerantzean feminismoan bidea egiten jarraitu nahi badugu. 

Gaitasun teknologikoak, beraz, ezinbesteko dira, ez soilik gazteentzat, baita edozein adineko pertsonentzat ere. Eta zer esanik ez, nire modura, irakasle den ororentzat. Hezkuntzaren helburuetako bat baita, hain zuzen, gaitasun hori erdiestea. Ildo beretik, interesgarria da Eli Pombo Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzaileak dioena. Lehen alfabetatu gabea zen irakurtzen edo idazten ez zekiena. Gaur egun, berriz, kontzeptu hau aldatu da, eta haurrek programazio logika hasieratik ikasi beharko lukete.
Gertatzen dena da, askotan, dugun ezjakintasuna izaten dela sareen inguruan dugun iritzien atzean dagoena, beldurrak itsu gaitzake. Sare sozialek alderdi kaltegarriak dituztela aitortu beharra dago, eskoletan ikus daitekeen moduan ziberbullyingaren kontuarekin esaterako, baina alde aprobetxagarri asko dituzte.

Hala eta guztiz ere, Astra Taylor, zinemagile eta idazle kanadiarrak ohartarazten du The People’s Platform liburuan, internetera konexioa duen oro linean hitz egin dezakeela, baina horrek ez duela bermatzen, geure mezuen zabaltzea intentsitate berdinarekin egiten denik. Linean ozenago hitz egiten dutenak baitaude. Ildo berean, hauxe esaten digu Ane Larrinaga Renteriak:


Bestalde, Ianire Estébanez Castaño psikologoak zera eransten du, gazte askok zailtasunak dituztela ezberdintasunez eta biolentziez ohartzeko, ez dituztelako zuzenean esplizituki bizi izan, ezkutuan baizik; era sotilago batez, edo berak dioen moduan: “Otsoak ez ditu dagoeneko hortzak erakusten”. 

Aurreko auziak ikusita, honako esaldiek labur dezakete gure eginbeharra: 
 “feminismoa ziberaktibatu”; “okupar las redes del amo”

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07