blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Feminismoa odolean

 

Feminismoak. Nahiz eta askotan irakurri dudan horien inguruan, ondiño kostatzen zait pluralean erabiltzea. Hain gogor defendatzen dugu gurea, agian zaila egiten zaigula hainbeste indarra jartzea besteetan.

Aurreko edizioetako sarrera hau aukeratu dut eta, zehazki, idatzi zuen esaldi hau: “Feministon apustua bizitzak izan behar dira”. Kriston indarra daukan esaldia iruditu zait, azken finean, feminismoa beste gauzarik ez da eta: bizitza(K) defendatzea. Horrez gain, patriarkatua eta kapitalismoaren arteko erlazioa zehazten du, nire ustez, ezinbestekoa dena sistema guztiz ulertu ahal izateko.

Bizitzaren harira, hona hemen nire kartela:


Feminismoan aritzen garenak, bai profesionalki bai lagun artean, horrela sentitzen gara askotan. Ze borroka gogorra den hau, zenbat haserre sortzen duen. Baina gero konturatzen zara zeinen handia den aldi berean, zenbat emakume gauden elkarrekin munduko toki guztietatik norabide berean bultzatuz. Biziak salbatuz. Eta horregatik jarraitzen dugu hemen,

Bai nire inguruneko prestakuntzaren inguruz hitz egiteko bai emakume feminista baten ekarpenak egiteko historio bera aukeratu dut; eta zuekin guztiekin elkarbanatu nahi dut.

Nire aita INEFen ikasi zuen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak. Imajinatuko duzuen moduan, kirolaren inguruko ikasketetan, 70eko hamarkadaren amaieran, emakumeen presentziarik ez zegoen. Eta institutu hartan (institutua zen garai hartan) ez zegoen baimenduta ere emakumerik ikastea. Zer egin zuten orduan nire aita eta bere ikaskideek? 6 hilabeteko greba, unibertsitatera joan gabe, emakumeak onartu zituzten arte. Non daude orain horrelako gizonak? (txantxa

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07