blogak

Hezkidetzan esku hartzen

FEMINISMOA, BERDINTASUNA


Feminismoa mugimendu ideologiko eta politikoa da. Mugimendu horrek  sexuen arteko berdintasuna bizitzako eremu guztietan aldarrikatzen du, hau da, emakumeak gizonak dituzten aukera berdinak izatea proposatzen du. Nire ustez, feminismoak matxismoari kontra egiten dion mugimendua da.
Aurreko urtean Andonikesaten duen bezala feminismoarekin ezin gara azalean geratu, berak feminismo erradikala proposatzen du. Ez dakit erradikala hitz horrekin zer esan nahi duen. Nire ustez bere proposamenean erradikala sendoa eta erabatekoa bada, guztiz ados berarekin; baina agian beste zerbait bada, ez zait gehiegi gustatzen. Oso interesgarria da berdintasun hitza erabili ordez parekidetasuna erabiltzea proposatzen duenean. Egia da, berdintasun hitzak hainbat esan nahi dituela eta, berez, terminoa nahiko nahasgarria da.
Nire lagunei galdetuta feminismoa curriculum eduki gisa nork aipatu zuen, noiz eta zein ingurutan denak gauza bera esan dute, ez dutela izan curriculumean feminismorik, ezta hezkidetzaren izpirik ere.
Denak sufragio femeninoari buruz entzun dute, Clara Campoamor, Victoria Kent…, baina hortik aparte emakume gutxi aztertu eta ikasi dute hezkuntza formalean. Geroago, bai, aukera izan dute emakume batzuk ezagutzeko. Debatea sortu da eta pentsatzen dugu beste gaien moduan, feminismoa eskoletan ikasi behar zen: mugimendua, olatuak, protagonistak…
origenes del feminismo bilaketarekin bat datozen irudiakIaz Lidia Taifeller de Hayaren “Orígenes del feminismo. Textos de los siglos XVI al XVIII” irakurri ondoren, hainbat gauza ondorioztatu nituen: emakumeak aintzinetik euren eskubideak aldarrikatzen dituzte, gehienak ixiliduak izan dira, emakume kuakeroak Biblian oinarritutako feminismoa egiten zuten, lehenetariko emakumea zientzia fikziozko nobelak idatzi zituenak, Cavendish markesak izan zuen gizonak feminismoaren alde egiten zuen…

Historian zehar feminista asko egon dira, eta bat aukeratzea zaila egiten zait, agian oraingo feministen artean Marian Moreno eta Marta Macho miresten ditut, batez ere, egiten duten lanagatik. Marian Moreno SKOLAE programaren arduradunaren bat auzitegitik pasa ostean UNESCOko saria lortu du. Eta Marta Machok Emakunde 2016ko Berdintasun saria lortu duelako.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07