blogak

Hezkidetzan esku hartzen

EZ KIDETZATIK HEZKIDETZARA

Aste honetan legedia landu dugu: hezkidetzaren marko legaletik hasi, EAEn hezkidetzaren ibilbide historikoa eta materialak ezagutu ditugu. 


Irudiak: Ez kidetza /Hezkidetza


 

Heziberri 2020an Haur Hezkuntzari dagokionez, honako hau esaten da aurkezpean:

E​kitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta, aukera-berdintasunerako bermea da Haur Hezkuntza, inolako diskriminaziorik egiten ez duena ezaugarri pertsonalengatik, nortasun kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera eta -nortasunarengatik”​.

Haur Hezkuntzako dekretuaren xedea ere honakoa da:

"Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan."

Eta dekretuko lehen eremuan, nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguerarenean,  ere beren-berezko aipamena egiten zaio sexu-generoari: 

“...Adin horietan ekiten zaio sexu eta generoko nortasuna eraikitzeari, eta biak bereizi ezean, gizarteak egindako hautuak barneratzen dira, gizon edo emakume izatearen ondorio ezinbesteko direlakoan. Horrenbestez, premiazkoa da haurra hartuko duen eskolak, esku-hartze hezitzailearen plangintza egitean, sexualitatea bizitzeko aukera ematea eta bizipen horren haria nork bere burua deskubritzea, jakin-mina, topaketa eta gozamena izatea…”

Aurten dudan lanagatik, Haur Hezkuntzako dekretua sakon ezagutu beharra daukat, oraindik aztertzeko neukan betaurreko morrekin eta irakurketa sakonagoa eman behar diodan arren, hezkidetzaren bidean urrats batzuk zehazten direla ohartu naiz, oraindik pasu gehiago eman beharko diren arren. 

Beraz, legeak ezagutzeko  aukera izan dugun honetan, esan beharrik ez dago aurrerapausuak egin direla, eta lege, plan, dekretu, zein protokoloak idazteaz gain… PAUSOKA PAUSOKA AURRERA EGITEA beharrezkoa dela.



jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07