blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Espazioaz jabetu, hura eraldatzeko

Egia esan ez da izan lehenengo aldia espazioaz pentsatu dudana. Izan ere, ikastetxeen espazioaren inguruan hasunartzeko aukera izan dut behin baino gehiagotan, hura oso adierazgarria baita

Egia da baina hiriaren antolaketaren inguruan gutxiago pentsatu  dudala genero-ikuspegiaren arabera. 2020ko Getxophotoko jaialdian Randa Maroufik egindako lana ikusi nuen, eta  horretarako aukera izan nuen. Zalantzarik gabe, hiriko espazioa "puntu beltzak" baino askoz gehiago dira, hau da, argitasun nahikoa ez daukaten kaleko guneak baino gehiago da hirigintza feminista.

 Hiriaren espazioaren antolaketak erabakitzen du hiritarrek zer-nolako harremanak eraikiko dituzten edota zer jarduera sozial-ekonomikoa izango den nagusi. Bada, hori guztia ez bada genero ikuspegitik planifikatzen, desberintasuna iraunaraziko dugu.

Ildo honetatik, aurreko ediziotik hauxe da aukeratu dudan artikulua

Gainera, nire ondorio argiena da, zera da;  logika bat gailendu da mendeetan logika horretan oinarrituta eraiki dira gizarteak, estatuak, lurralde eta hiriak. Dena eraikia izan da, logika patriarkalen begiradatik, gizarte ezberdinasunak iraunarazteko.

 Hortaz, ezinbestekoa da etengabeko deseraikitze eta eraikitze prozesuan aritzea. Bide horretan, interesgarria egin zait hirigintzan adituak diren emakumeen honako konferentzia: 




Uste dut begirada oso interesgarriak partekatzen dituztela, ezinbestekoak direnak deseraikitzea gertatu eta eraikitze berri baterako. 

Hala, bertan azaltzen diren gakoak gure ikastetxeetara eraman behar ditugu, gure ikastetxeetako espazioa begirada feminista, parekide eta inklusibotik eraikitzeko. Hori da egun dugun erronka nagusiena. Ez da samurra, baina bestelako jokabide, pentsamendu eta inertziak bezala, espazioaz ere jabetu beharra daukagu hura eraldatu ahal izateko. Denontzako hiri bizigarriak sortzeko. 




jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07