blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ESPAZIOAK EMAKUMEZ BETE DITZAGUN!

Emakumeek gizartearen eremu guztietan erabateko eta bidezko parte-hartzea izatea funtsezko giza eskubidea da. Hala ere, mundu osoan, emakumeek eta neskek ordezkaritza txikia dute: politikatik, hiriguneko espazioetatik,  entretenimendutik hasi eta lantokiraino.

Generoaren desoreka  espazio ezberdinetan  denboran zehar eman izan da,eta aurrerapenaren geldotasunak erakusten du arau eta tradizio patriarkaletan errotuta daudela gure jendarteetan.

 


 Argi dago gure hiri eta Herrietako  kale izendegiak  demokratizatu behar ditugula. Gure herri eta hirietako kaleek apenas ez dute emakume izenik.

Beste alde batetik  gure herri eta hirietako emakumeen historia, aztarna, memoria galdua izan da urteetan. 
Eskuratu dezagun berau, memoria kolektiboa demokratizatu dezagun, ahaztuak izan diren herri/hiriko emakume hauen historia eskuratu eta gure kaleetan ikusgarriak jarri behar ditugu.
 
 Horretarako administrazioei eskaera zuzenak egin behar diegula, uste dut. Izatez, Kale hauen izendegiak udalen eskumena ere badelako. Eta bide honetan, Ipar Euskal Herrian, Baske'elles ek elkarteak  aurkeztu duen proiektua  oso interesgarria iruditzen zait:

 https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210113/se-abre-el-camino-hacia-las-calles-con-nombre-de-mujer

 

 Beste urteetako post a aukeratzerako orduan Jaso Z E rena aukeratu dut. Alde batetik, asko gustatu zait "y mi calle pa cuando"  bideoa, umorea erabiliz aldarrikapena egiten dutelako. Beste alde batetik , post ean publikatzen dituelako patioak eraldatzeko adibide ezberdinak, eta hauek ere interesgarriak iruditzen zaizkit. Nire ustez eskolatako patioak eta espazioak  eraldatzeko lan handia dugu oraindik, eta gai oso garrantzitsua da. 

 

 II. hezkidetza planaren 6. zutabea den, "Espazioak ikastetxeetan, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak" lantzeko erronka hartuko nuke.

Lehendabizi, eskola komunitatea osatzen duten guztien artean sentsibilizazioa eta arazoa ikusi behar dute. Askotan, gurasoek, irakasleek, udal ordezkariek ... haur guztiak  kontutan hartu gabe jokatzen dute eta eskolako espazioen banaketa hezkidetzaile baten kontra azaltzen dira ( mutilek erabiltzen duten espazioei zentralidadea emanez).Gehienetan futbola eta saskibaloia mugatzearen kontra azaltzen dira. 

 Zorionez, gero eta gehiago dira eremu horiek lantzen hasi diren ikastetxeak, eta bertako jarduerak eta espazioaren banaketa harreman berdintzaleagoak eta erabilera bidezkoagoa bultzatzeko proiektuetan sartzen ari direnak.

Aipatu dudan bezala, eskola komunitate guztiaren artean hausnarketa egin eta diagnostiko bat osatu beharko zen.

 Hemendik abiatuta espazioen banaketa guztion artean egindako proiektu batean osatuko genuke, adostasunen bila joanez eta beti ere ikuspuntu hezkidetzaile baten oinarrituta.

 

Gai honetan pixka bat sakonduz, interesgarriak iruditu zaizkit prentsan agertzen diren gure hirietako datuak, egun, gure kaleen izendegietan . Emakumezkoen presentzia eskasa, oso adierazgarria da.Kontutan hartzeko datuak direla uste dut. Oraindik ere heteropatriarkatua zein errotuta dagoen adierazten digu.

 "Ez dena izendatzen ...ez da existitzen".


IRUÑA:

Iruñeko 60 kale emakumeentzat dira, eta gizonezkoek, berriz, hiria osatzen duten 600 kaleetatik 200ni  baino gehiagori ematen diete izena, Iruñeko Udaleko kale izendegian ikus daitekeenez.
 
Donostiako kaleen % 7k baino ez du emakume izena. 877tik, 282k gizonen izenak dituzte, eta 63k besterik ez emakumeenak.

 Bilboko 900 kale baino gehiagotatik 28k baino ez dute emakume izena, %3ak besterik ez. 

 

GASTEIZ:

Gasteizko kaleen % 4,5ek soilik dute emakume izena. Kaleen % 15 emakumeenak dira, eta % 85 gizonenak. Emakume izenen artean, gainera, "Ama Birjinen eta santuen gehiegizko ordezkaritza" dago.




Istorian zehar, hainbat dira emakumeak kaleak merezi dutenak: Bizenta Mogel,Casilda hernandez Vargas... Hiri eta herri bakoitzak baditu bere erreferente emakumezkoak.

Bide honetan interesgarria iruditu zait,  Ihintza Elustondok egindako lana,   eta horrelakoak egitera bultzatu beharko zen instituzio eta administrazioetatik.




 

 

 

 

 

 

 

 

 


jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07